Mondragon Unibertsitateko ikasleek Zabalkin parte hartu dute

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko ikasleek Zabalkin parte hartu dute

Pilota topaketa internazionala

Mondragon Unibertsitateko ikasleek Zabalkin parte hartu dute

Bikote batek gizonezkoen frontenisean parte hartu du eta beste batek esku pilotan

2022·03·18

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko 4 ikaslek Zabalki pilota topaketa internazionalean hartu zuten parte. Iruñan ospatu zen txapelketa honen 26. edizioa.

100 ikasle inguruk jokatu zuten 16 unibertsitateren ordezkari gisa, tartean, Frantziako unibertsitate batzuk. Partiduak Iruñako hainbat frontoietan jokatu ziren.

Gure ikasleek gizonezko frontenis binaka eta gizonezko binakako esku pilota modalitatetan hartu zuten parte eta besteak beste, Valentziako Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurka jokatu zuten.

Esku pilotan finalerdietarako pasea eskuratu zuten eta frontenisen berriz, ezin izan zuten multzoa pasatu.

Hurrengo loturetan ikus ditzakezu argazkiak eta antolatzaileek argitaratutako informazioa.