Mondragon Unibertsitateak nazioarteko eskaintza zabaldu du Mexikon Ingeniaritzako bi titulu bikoitz eskainiz
Mondragon Unibertsitateak nazioarteko eskaintza zabaldu du Mexikon Ingeniaritzako bi titulu bikoitz eskainiz
Mondragon Unibertsitateak nazioarteko eskaintza zabaldu du Mexikon Ingeniaritzako bi titulu bikoitz eskainiz

Akordio horri esker, bi unibertsitateetako ikasleek graduko azken ikasturtea atzerrian egiteko aukera izango dute, Mexikon edo Euskadin, eta ikasketak amaitzean bi unibertsitateetako tituluak eskuratuko dituzte.
Programa horien abantaila nagusietako bat da ikasleek bi titulazioak gradua amaitzeko aurreikusitako lau urteetan eskuratu ahal izango dituztela, ECTS kreditu gehigarririk egin beharrik gabe. Ekimen horrek Mondragon Unibertsitateak nazioartekotzearen alde egiten duen apustua indartzen du, eta ikasleei nazioarteko ingurune batean esperientzia akademikoa, profesionala eta pertsonala zabaltzeko aukera eskaintzen die.
Gainera, lankidetza horren helburuetako bat da ikasleek Gradu Bukaerako Lana (GBL) Mexikon kokatutako enpresetan egiteko aukera izatea, Mondragon Unibertsitatearen ohiko prestakuntza-ereduari jarraituz. Horrela, azken ikasturtea Mexikon egiten duten ikasleek prestakuntza akademikoa eta enpresa bateko esperientzia profesionala uztartzeko aukera izango dute.
Aukera horiek sustatzeko eta Mexikoko enpresa-sarearekin lankidetza estutzeko asmoz, Mondragon Unibertsitateko ordezkariek hainbat enpresa bisitatzea aurreikusi dute, besteak beste, EKIDE, Mondragon Assembly, Fagor Ederlan, Batz, ITP, Fagor Elektronika, Onnera eta Bosch. Bisita horien bidez, enpresekin lankidetza-bide berriak aztertu nahi dira, ikasleek graduko azken urtean beren GBLak bertan garatzeko aukera izan dezaten.
