Mondragon Unibertsitateak hitzarmena sinatu du Domusa Teknikekin eta Kiderekin, aire-girotzean eta hotzaren eta lehortze industrialaren sektoreetan ikertzeko

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak hitzarmena sinatu du Domusa Teknikekin eta Kiderekin, aire-girotzean eta hotzaren eta lehortze industrialaren sektoreetan ikertzeko

Akordioa

Mondragon Unibertsitateak hitzarmena sinatu du Domusa Teknikekin eta Kiderekin, aire-girotzean eta hotzaren eta lehortze industrialaren sektoreetan ikertzeko

Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak, Domusa Teknikek eta Kidek bat egingo dute, etorkizuneko ikertzaileak prestatzeko eta haien jarduera-eremuetan jarduerak eta proiektuak sustatzeko.

2026·05·06

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Domusa Teknik eta Kide enpresekin, etorkizuneko ikertzaileak prestatzeko, eta aire-girotzearen eta konfortaren, eta hotzaren eta lehortze industrial eta komertzialaren sektoreetan jarduerak eta proiektuak sustatzeko. Transferentziarako eta elkarlaneko prestakuntzarako hitzarmena da, eta, hasiera batean, lau urteko iraupena izango du. Denbora horretan, hiru erakundeek jarduera hauek egingo dituzte: ikerketa zientifiko eta teknologikoa, garapen esperimentala, zaintza teknologikoa, bideragarritasun teknologikoaren azterketa eta profesionalen prestakuntza, besteak beste.

Era berean, hitzarmenak aurreikusten du unibertsitateko ingeniaritzako ikasleen kanpoko praktika akademikoak aktibatzea (hala nola, gradu- eta master-amaierako lanak, ikas-ekinezko prestakuntza eta abar), enpresen talentu teknologikoa erakartzeko beharrei erantzuteko.

Domusa Teknik klimatizazio-sistema eraginkorren diseinuan eta ekoizpenean espezializatutako kooperatiba da, eta 50 urteko eskarmentu oparoa dakar bizkarrean. Oinarri teknologiko sendoa eta fabrikazio-prozesu propioa dituela, konpainia funtsezko eragilea da energia-trantsizioan; izan ere, etxe zein eraikinetan etorkizun jasangarriagoa ahalbidetzen duten irtenbide fidagarri eta moldagarriak eskaintzen baititu. Gaur egun, kooperatiba apustu sendoa egiten ari da aerotermiaren eta energia berriztagarrien alde, horiek baitira konfort termiko berritzailearen ardatz nagusiak.

Produktu hutsaz harago, Domusa Teknik 360 graduko irtenbidea bermatzen duen enpresa lider gisa finkatu da. Hainbat teknologia lantegi berean menderatu eta ekoizteko gaitasunak malgutasun paregabea ematen dio: horri esker, konponbideak bezeroaren premien arabera pertsonalizatzen ditu eta merkatu estrategikoetako aukerak baliatzen ditu, nazioarteko ikuspegia indartuz. Konpromiso integral horrek instalazioaren bizi-ziklo osoa hartzen du, bikaintasuna ziurtatuz abian jartzen denetik hasi eta mantentze-lanetaraino nahiz ordezko piezen horniduraraino, saldu osteko sare zabal bati esker.

Kide kooperatibak 50 urtetik gorako esperientzia du hozteko soluzio integralak diseinatzen eta fabrikatzen, eta sektorean erreferentzia izatea lortu du. 200 lagunetik gorako lantaldea du, 1.000 kolaboratzailetik gorako sarea, eta MONDRAGON korporazioan txertatuta dago. Gainera, berrikuntza, kalitatea eta zerbitzua bateratzen ditu, hotz-ganberak, panel isolatzaileak, ateak, hozteko ekipoak eta lehortegiak eskaintzeko.

Bere ibilbidean zehar, KIDEk nazioarteko bokazio sendoa izan du, kooperatibaren esentzia eta Bizkaian duen errotze estua galdu gabe. Printzipio kooperatiboei leial, hazkunde jasangarriaren alde egin du apustu, aberastasuna, ongizatea eta baliozko harremanak sortzean oinarrituta, eta inguruaren gizarte- eta kultura-garapena sustatuz.