Mondragon Unibertsitateak, Badajoz-en ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan parte hartu du

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak, Badajoz-en ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan parte hartu du

JNDU Badajoz

Mondragon Unibertsitateak, Badajoz-en ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan parte hartu du

Pasa den hilabetean ospatu ziren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak Badajoz hirian

2026·11·10

$titulo.getData()


Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak ospatu ziren pasa den hilabete amaieran, urriaren 28 eta 29an, Badajoz hirian. Jardunaldi hauek, CRUE-ren ikasle saileko komisioak eta Extremadura-ko unibertsitateak antolatuak izan dira. CEDUko plenoa ere ospatu zen egun hauetan.

Jardunaldien lehen egunean, gai ezberdinen inguruko hitzaldiak izan genituen; unibertsitate kirol inklusiboa, kirol arloko jokamolde berriak eta hauen aplikazioa eta unibertsitate kirol arloko praktika onen ingurukoak.

Bigarren egunean aldiz, Espainiako unibertsitate txapelketen hautagaitza aurkeztu zuten G9 taldea osatzen duten unibertsitate publikoek eta CEDUren (Comité Español de Deporte Universitario) plenoa osatu zen, unibertsitate guztietako ordezkariak eta CSD-ren (Consejo Superior de Deportes) parte hartzearekin.

Jardunaldi benetan aberasgarriak izan dira eta bertan jasotako ideiekin, gure zerbitzuaren etengabeko hobekuntzaren prozesuan lanean jarraituko dugu.