Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek Estatuko lehenengo Kirol enpresako Berrikuntza eta Kudeaketako Masterra aurkezten dute

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek Estatuko lehenengo Kirol enpresako Berrikuntza eta Kudeaketako Masterra aurkezten dute

Graduondo berria

Mondragon Unibertsitateak eta WATS Teamek Estatuko lehenengo Kirol enpresako Berrikuntza eta Kudeaketako Masterra aurkezten dute

Heziketa honen bitartez, ekintzailetzaren sustapenerako bokazioa kirola bezalako enpresaren munduko aukeraz beteta dagoen alor bateko berrikuntzarekin batzen da.

2020·02·03

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eta WATS Team-ek Estatuko lehenengo Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketako Masterra aurkezten dute, nazioarteko esperientziarekin. Aitzindaria den heziketa hau 2020ko urrian hasiko da eta Bilboko campuseko Enpresagintza Fakultateari lotuta egongo da. Kirolaren industria etengabe hazten ari da, lan-aukera eta lanpostu berriak sortuz. Horregatik, Kirol-enpresako Berrikuntza eta Kudeaketako Masterrak egungo eta etorkizuneko ekosistemaren beharretara egokituta dagoen heziketa integral bat eskaintzen du. 

Masterra graduatu berri diren, kirol-zale amorratuak diren eta ekintzailetza interesatzen zaien gazteei dago zuzenduta. Gainera, Mondragon Team Academy-ren "team learning by creating" metodologian oinarrituta dago; izan ere, ikasleek lehenengo egunetik sortuko dute kirol-enpresa bat eta ikasiz eta proiektu desberdinak garatuz bidaiatuko dute herrialde desberdinetara. Benetako enpresa-proiektu bat garatzen dutenez gero, ikasleek egunero benetako proiektuekin lan egiten ikasiko dute.

Programaren xedea profesionalak hezitzea da, kirol enpresaren alorrean negozioak ulertzeko eta garatzeko beharrezkoak diren gaitasunak lor ditzaten, eta baita kirol-taldeak kudeatzea ere. Izan ere, ikasleak kirolaren industriako entitateak sortzeko eta kudeatzeko gai izango dira. Gainera, AEBra eta Asiara egiten diren ikasketa-bidaiei esker, ikasleek sektorearen ikuspuntu globala ezagutuko dute nazioarteko esperientzez gozatuz.


Heziketa honako zortzi gaitasun-alorretan oinarritzen da:

  • Ikasketa kirol-taldeetan
  • Buruzagitza kirol-taldeetan
  • Kirol-enpresako estrategia eta kudeaketa
  • Kolaborazioaren bidezko berrikuntza
  • Nazioarteko heziketa
  • Marketina eta komunikazioa
  • Ezaguera eta bezeroekin batera sortzea
  • Kirol-psikologia eta gatazken bitartekotza

Masterrak gaitasunen arabera sailkatutako ikaskuntza-eredu moldakor bat erabiltzen du. Eredu hori irizpide hauetan dago oinarrituta: pertsonek kirolaren munduaren bitartez aldatzeko duten gaitasunaren konbentzimendua, taldeko ikaskuntza, "team learning by creating" eta nazioarteko harremanak sortzea ikaskuntza-erreminta nagusi bezala enpresa berritzaileak sortuz.

Heziketa aurrez aurrekoa da eta Mondragon Unibertsitateko Bilboko Enpresagintza Fakultatean egingo da, 2020ko irailaren 30aren eta 2021 uztailaren 20aren artean, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 17:00etara. Masterrak 60 ECTS kreditu eskaintzen ditu. Irakaslegoa kirolaren eta enpresa-antolakuntzaren alorretan esperientzia asko duten profesional handiek osatzen dute, esate baterako, Julen Guerrero, Xabi Prieto, Patricia Ramírez edo Jero García bezalako pertsona ospetsuak, WATS Taldearekin lotuta daudenak.

WATS Team metodologia 2016an jaio zen Mondragon Team Academy-n (MTA), mundu osoan erreferentea den Mondragon Unibertsitateko hezkuntza-erakunde bat. Zehazki, Master honen sistema metodologikoa Tiimiakatemia Finlandiatik dator. Erakunde hori Finlandiako Gobernuaren hezkuntza-zentro bikainaren saria jaso du eta Finlandian 27 urtez egon da indarrean. Espainian 12 urteko ibilbidea besterik ez dauka, baina unibertsitate-hezkuntza goitik behera aldatzen ari da pertsonen garapena euren grinen bitartez sustatuz eta pertsonak gaitasunen arabera heziz. Gainera, Mondragon Unibertsitateak eta WATS Team-ek Kirol-berrikuntzako Graduondoaren bi edizio eskaini dituzte dagoeneko, kirolaren alorrean esperientzia daukaten profesionalei zuzenduta.

Masterraren matrikula hemen egin daiteke: https://www.mondragon.edu/cursos/innovacionygestiondeportiva. Matrikula egiten duten ikaslean honako unibertsitate-graduetako bat amaituta izan behar dute: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, Enpresa-administrazioa eta Zuzendaritza, Magisteritza, Psikologia, Marketina edo Zuzenbidea.