Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte

Atzera

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte

Sariak

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte

Markel Azkue Etxeandiak, Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, lehen saria lortu du, IKERLANentzat egindako lanagatik, eta Garazi Eizmendi Iribarrek, Goi Eskola Politeknikoko ikasleak, bigarren saria eskuratu du, Danobatentzat egindako proiektuagatik

2021·04·26

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenei sariak eman dizkiete gaur MONDRAGONek Arrasaten duen egoitza nagusian. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira.

Lehen sariaren irabazlea Markel Azkue Etxeandia izan da, IKERLANentzat egindako “LI-IOI BATERIEN DEGRADAZIO-EREDUEN GARAPENA, TRANSFERENTZIA BIDEZKO IKASKUNTZA-METODOEN BIDEZ” lanagatik eta 1.500 euroko saria jaso du.

Bigarren sariaren irabazlea Garazi Eizmendi Iribar izan da, Danobatentzat egindako proiektu honengatik: “ESKAINTZA ARLOKO KOSTU SISTEMA BATEN OPTIMIZAZIOA ETA ESKAEREN KONPLITZEA BERMATZEN DUTEN DINAMIKEN EZARPENA”. Kasu honetan, 500 euroko saria eman diote.

Sariok duela hamar urte sortu ziren, MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten.

Zorionak bioi!

Prentsa ohar osoa