Mondragon Unibertsitateak eta Dama España elkarteak Datuen Gobernu eta Kudeaketa Estrategikoko Aditu Titulua jarri dute martxan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak eta Dama España elkarteak Datuen Gobernu eta Kudeaketa Estrategikoko Aditu Titulua jarri dute martxan

Lankidetza Hitzarmena

Mondragon Unibertsitateak eta Dama España elkarteak Datuen Gobernu eta Kudeaketa Estrategikoko Aditu Titulua jarri dute martxan

Edozein sektoretako profesionalentzat da titulua, beren enpresako datuen kudeaketari eta gobernuari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat

2023·10·31

$titulo.getData()


Enpresetan, datuen analisia lehentasuna da gaur egun. Datuen alorreko profilek beren gaitasunak ustiatzen dituzte, enpresei emaitzak hobetzen, beren gain hartzen dituzten arriskuak kontrolatzen eta arintzen, eta datuetan oinarritutako zerbitzu eta produktu berriak garatzen laguntzeko. Potentzial handiko lehengaia dira datuak, eta balio hori ustiatzeko, egoki kudeatu behar dira. Azken urteotan talentuaren premia handia dagoela ikusita, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta DAMA España elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Datuen Gobernu eta Kudeaketa Estrategikoko Aditu Titulu berria martxan jartzeko. Ikastaroa online emango da osorik, 2024ko urtarrilean hasita, eta aditu akademikoek eta enpresaren arloko erreferenteek hartuko dute parte.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Beloki eta DAMA España elkarteko lehendakari Lucía Engo izan dira buru, hitzarmena sinatzeko ekitaldian. Hitzarmenaren helburua da datuen kudeaketan eta gobernantzan adituak diren profesionalak trebatzea, enpresetan datuak gobernatzeko estrategia bat ulertu, diseinatu eta gauzatzeko eta datuak aktibo giltzarri gisa nabarmentzeko.

Ikastaroaren bidez, datuak gobernatzeko eta kudeatzeko behar diren ezagutzak eta gaitasunak hartuko dituzte; besteak beste, Chief Data Officer karguan aritzeko beharrezkoak. Halaber, bi erakundeek elkarrekin jardungo dute lanean, Datuen Gobernu eta Kudeaketa Estrategikoko Aditu Titulua amaitzen duten ikasleen enplegagarritasuna sustatzeko, lana lor dezaten. Ikastaroa amaitu eta arrakastaz gainditu ondoren, parte-hartzaileek fakultateko aditu-titulua lotuko dute, bai eta, horrez gain, Certified Data Management Professional (CDMP) ziurtagiria lortzeko beharrezko ezagutzak ere.

Informazio gehiago: https://www.mondragon.edu/cursos/eu/datuen-gobernantzan-kudeaketa-estrategikoan