Mondragon Unibertsitatea eta AR Racking-ek lankidetza hitzarmena berretsi dute: AR Lab gela sortuko da

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea eta AR Racking-ek lankidetza hitzarmena berretsi dute: AR Lab gela sortuko da

LANKIDETZA HITZARMENA

Mondragon Unibertsitatea eta AR Racking-ek lankidetza hitzarmena berretsi dute: AR Lab gela sortuko da

Lankidetza hitzarmena berresteak sendotu egiten du bi entitateen arteko kolaborazioa hainbat ikerketa-lerrotan ari direlako elkarlanean.

2019·07·02

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak, bere izaera teknologikoa eta berritzaileagatik ezaguna, eta AR Racking-ek, Europako merkatuan biltegiratze soluzioetan liderra eta egoitza nagusia Zamudion duen enpresak, lankidetza hitzarmena berretsi dute AR Lab-ari egindako bisita ofizialarekin. AR Rackingen gela hau unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Mekanikoko Laborategian dago, ikerketara eta elkarlaneko garapenera zuzenduta. 

Topaketa honetan Eric Arana eta Carmelo Bilbao (Arania Taldeko Presidentea eta CEO-a), Iñaki Arriola (AR Rackingeko Zuzendari Orokorra), Pablo Montes (Zuzendari Teknikoa), Javier Ruiz (Produktu Burua) eta Ibon Larraondo (Produktu Ingeniaria) elkartu ziren. Mondragon Unibertsitatearen aldetik, Vicente Atxa (Errektorea), Carlos García (Goi Eskola Politeknikoko Zuzendaria) eta Roberto Uribeetxeberria (Ikerketa eta Transferentzia Koordinatzailea) egon ziren. Bisita honetan Mondragon Unibertsitateko Diseinu Mekanikoko Laborategiaren arduradun diren eta lantaldearen buruan dauden Ibai Ulacia eta Jon Larrañagak ere parte hartu zuten. 

AR Lab izaera iraunkorra duen gela da eta bertan, oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko programak, Doktore-tesiak eta prestakuntza espezializatua gauzatzen dira. Gelak esperimentu probak egiteko laborategi bat ere badu, alde batetik, araua betetzeko produktuaren entsegu sistematikoak egiteko eta, bestetik, ezagutza berria simulatzera eta sortzera zuzendutako entsegu birtualak egiteko prestatua dagoena.

Abangoardiako saiakuntza-bankua

AR Lab gela berria, ikerketarako erabiltzen den Diseinu Mekaniko Laborategiaren barnean kokatzen da, eta bertan, prototipo makinak zein esperimentu karakterizazioak garatzen dituen saiakuntza banku bat dago sektorean aitzindaria dena. Bertako ikerlari taldeak prototipoen eta saiakuntza-bankuen garapenean egiten du lan. AR Labeko saiakuntza-bankuak eskorak, konektoreak, euskarriak, langetak eta bestelako osagarriak probatzeko hainbat gune hartzen ditu bere baitan; guztira, 80 tn-ko gehieneko kapazitatearekin. 

AR Labekin sortutako sinergiak Mondragon Unibertsitatearen eta erakundearekin lotutako langileen know-how denbora errealean haztea ahalbidetuko du, eta honela, ikerketarako eta prestakuntzarako bide berriak irekiko dira.  

Bestelako elkarlan-lerroak

AR Lab gelan gauzatutako lankidetza-proiektua 2017an hasi zen hainbat proben ondoren, lehen saiakuntzak 2019an egin ahal izan dira. Halaber, ikerketa gela honi AR Racking eta Mondragon Unibertsitatea lotzen dituen beste bi lankidetza-lerro batzen zaizkio. Bi erakundeak elkarlanean ari dira txapa profilatzeko prozesuen digitalizatzeari buruzko ikerketa-proiektu batean eta baita langeten soldadura ikuskatzeari lotutako beste proiektu batean ere. 

Lankidetza-lerro ezberdinek agerian jartzen dute Mondragon Unibertsitateak garapenarekin eta enpresa mundurako hurbiltasunarekin duen konpromiso irmoa. Akordio berri honekin, 22 dira Mondragon Unibertsitatearekin ikerketako lankidetza hitzarmenak sinatu dituzten enpresak. Honek argi erakusten du unibertsitateak bultzatzen duen ikerketa lankidetza eredua benetan sendoa dela.