Mondragon Unibertsitatea presente izan da Jaen-n ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan

Pasa den astean ospatu ziren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak Jaen hirian

Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak ospatu ziren pasa den astean, azaroaren 19 eta 20an, Jaen hirian. Jardunaldi hauek, CRUE-ren ikasle saileko komisioak eta Castilla La Mancha-ko unibertsitateak antolatuak izan dira. CEDUko plenoa ere ospatu da egun hauetan.
Jardunaldien lehen egunean, gai ezberdinen inguruko hitzaldiak izan genituen; adimen artifizialaren erabilerak, kirol arloko dirulaguntza berriak eta hauen aplikazioa eta unibertsitate kirol arloko praktika onen ingurukoak.
Bigarren egunean aldiz, Espainiako unibertsitate txapelketen hautagaitza aurkeztu zuten Andaluziako unibertsitate publikoek eta CEDUren (Comité Español de Deporte Universitario) plenoa osatu zen, unibertsitate guztietako ordezkariak eta CSD-ren (Consejo Superior de Deportes) parte hartzearekin.
Jardunaldi benetan aberasgarriak izan dira eta bertan jasotako ideiekin, gure zerbitzuaren etengabeko hobekuntzaren prozesuan lanean jarraituko dugu.