Mondragon Unibertsitateak berdintasunarekiko konpromisoa berretsi du Emakumeen Nazioarteko Egunean
Mondragon Unibertsitateak berdintasunarekiko konpromisoa berretsi du Emakumeen Nazioarteko Egunean
Mondragon Unibertsitateak berdintasunarekiko konpromisoa berretsi du Emakumeen Nazioarteko Egunean
Unibertsitateak bat egiten du CRUE eta RIUGEUren adierazpenekin, eta emakume eta neska guztien eskubideen, justiziaren eta ekintzaren aldeko ikuspegi intersekzionala defendatzen du.

NBEk aurten proposatutako “Emakumeak: eskubideak, justicia, ekintzak emakume eta neskatila guztientzat” lelopean, Mondragon Unibertsitatea 2026ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarrikapenei eta CRUE zein RIUGEU erakundeek argitaratutako adierazpenei batu zaie. Unibertsitateak berretsi du emakumeen eskubideen defentsan eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten eraikuntzan duen konpromiso irmoa.
Mondragon Unibertsitateak azpimarratu du beharrezkoa dela desberdintasunik gabeko unibertsitatea eraikitzea, lidergo anitzak sustatzea eta zaintzen erantzunkidetasuna indartzea, betiere giza eskubideen defentsa aktiboa ardatz hartuta.
Era berean, erakundeak nabarmendu du berdintasuna ezin dela ulertu ikuspegi erabat inklusibo eta intersekzionalik gabe, jakitun baita desberdintasunak larriagotu egiten direla jatorria, desgaitasuna, sexu-orientazioa, genero identitatea, adina edo egoera sozioekonomikoa bezalako faktoreak gurutzatzen direnean. Horregatik, Unibertsitateak aldarrikatzen du berdintasunak pertsona ororen errealitatea eta esperientzia kontuan hartu behar dituela.
Ildo horretan, Mondragon Unibertsitatea kolektibo ahulenentzat espazio seguru izaten jarraitzeko konpromisoa berretsi du, eta komunitate akademikoa errespetuzkoa, anitza eta irisgarria izan dadin etengabeko lanean jarraituko duela adierazi du.
