Mondragon Unibertsitateak bi lan aurkeztu ditu RECSI izeneko XV. Kongresuan

Atzera

Mondragon Unibertsitateak bi lan aurkeztu ditu RECSI izeneko XV. Kongresuan

KONGRESUA

Mondragon Unibertsitateak bi lan aurkeztu ditu RECSI izeneko XV. Kongresuan

RECSI kongresua erreferentzia da Espainian Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) segurtasunaren esparruan

2018·10·09

$titulo.getData()


RECSI (Informazioaren Kriptologia eta Segurtasunari buruzko Espainiar Bilera) izeneko XV. Kongresua, pasa den astean  Granadako Kongresuen Jauregian izan zena, erreferentzia da Espainian Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) segurtasunaren esparruan. Topagune zientifikoan zibersegurtasunaren esparruan estatu mailan dauden lehen mailako erakundeek parte hartu zuten, eta horien artean zeuden Zibersegurtasunean Ikertzeko Bikaintasun Sare Nazionaleko (RENIC) kideak. Gogoratu behar da Mondragon Unibertsitatea sare horretako bazkide sortzailea dela.

Urko Zurutuzak, Iñaki Velez de Mendizabalek, Ekhi Zugastik eta Mikel Iturbek, laurak ere Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ikerkuntza datu analisietan eta Zibersegurtasuneko taldeko kideak, bi lan aurkeztu zituzten, biak ere IKT segurtasunaren esparrukoak.

Lehendabizikoa, “Subjetibitatea erabiliz Spam Sozialaren Detekzioa hobetzen” izenekoa, segurtasuna eta datuen analisia ditu ardatz. Ikerketak honi erantzun nahi dio, hots, sare sozialen erabileran dagoen hazkundea dela-eta, gero eta gehiago sortzen diren kanpaina ez legitimoen hazkunde esanguratsuari. Bere ardatza testuen subjetibitatearen erabilera izango litzateke, sare sozialetako spamaren arazoari aurre egiteko eta bere detekzio lanetan ere hobetzeko. Aipatu teknika erabilita frogatuta gelditu da badagoela hobetzerik spam sozialaren iragazketan. 

Beste lana, berriz, "Sistema Industrialetan Anomaliak Detektatzeko Espazio Nuluak Monitorizatuz" edo “MEDEA” izenekoa da, eta detekzioarekin eta ziberdefentsarekin du zerikusia. Sistema bat aurkezten du ingurune industrialetan anomaliak detektatzeko  eta sistema horrek intrusioak detektatzeko prozesuaren magnitude fisikoak monitorizatzen ditu. Espazio nuluaren monitorizazioan du ardatza eta espazio mota hori azpiespazio estokastikoen identifikazioan (SSI) oinarritzen da. Proposamena balidatzeko hain ezaguna den Tennesse-Eastman prozesua erabiltzen da.