Mondragon Unibertsitatea presente izan da Castellon-en ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea presente izan da Castellon-en ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan

JNDU Castellon

Mondragon Unibertsitatea presente izan da Castellon-en ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan

Pasa den astean ospatu ziren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak Castellonen

2023·10·30

$titulo.getData()


Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak ospatu ziren pasa den astean, urriaren 26 eta 27an, Castellon hirian. Jardunaldi hauek, CRUE-ren ikasle saileko komisioak eta Universitat Jaume I-k antolatuak izan dira. CEDUko plenoa ere ospatu da.

Jardunaldien lehen egunean, goi errendimenduko kirolarien inguruko gaiak landu ziren; kirol bizitza zein akademikoa uztartzeko dituzten behar orokorren inguruan aurkezpen ezberdinak entuzteko aukera izanik. Honetaz gain, gai ezberdinen inguruan mahainguruak antolatu ziren, hala nola, kirol instalakuntzen zentsoa, jarduera fisikoaren sustapena eta unibertsitate kirolaren ikusgarritasunaren inguruan. Bigarren egunean aldiz, aurreko eguneko ondorio nagusiak aurkezteaz gain, CEDUren (Comité Español de Deporte Universitario) plenoa osatu zen, unibertsitate guztietako ordezkariak eta CSD-ren (Consejo Superior de Deportes) parte hartzearekin.

Jardunaldi benetan aberasgarriak izan dira eta bertan jasotako ideiekin, gure zerbitzuaren etengabeko hobekuntzaren prozesuan lanean jarraituko dugu.