Mondragon Unibertsitateak Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak antolatutako kooperatiben munduko topaketan parte hartu du

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak antolatutako kooperatiben munduko topaketan parte hartu du

Munduko Topaketa

Mondragon Unibertsitateak Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak antolatutako kooperatiben munduko topaketan parte hartu du

“Kooperatibak: orain da unea” Sevillan egindako mundu topaketarako aukeratu duten leloa izan da

2022·06·23

$titulo.getData()


COCETA (Lan Elkartuko Kooperatiben Espainiako Konfederazioa) Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren Batzar Nagusiko anfitrioia izan da eta ekainaren 19tik 22ra ekitaldi ugari antolatu ditu.

“Kooperatibak: orain da unea” lelopean, kontinente guztietako 600 pertsona inguru bildu dira Sevillan. Programak honako hauek izan ditu: agenda instituzional bat (inaugurazio-ekitaldia), sozietate-agenda bat (ACTI batzar orokorra eta hauteskunde-agenda, eta COCETA eta Faectako batzarrak) eta eduki-agenda bat (tailerrak, solasaldiak, Gizarte Ekonomiaren Europako Ekintza Planari buruzko hitzaldiak, Plataforma Digitalak, Osasuna, Hezkuntza, Berdintasuna, Gazteria, Iraunkortasuna, Andaluziako kooperatibei bisitak).

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatetik Lander Beloki (Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa), Aitor Lizartza (Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy Ekintzailetza Unitateko koordinatzailea) eta Trebor Scholz (Platform Cooperativism Consortium-eko zuzendari eta sortzailea, The New School-eko irakaslea eta Harvard Unibertsitateko Berkman Klein Center-eko partaidea; momentu hontan Mondragon Unibertsitatean egonaldia egiten) izan dira. Nagore Ipiña (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa, HUHEZI) eta Leire Uriarte (Lanki Ikasketa Kooperatiboen Institutua) izan dituzte bidelagun.

Mondragon Unibertsitateak kooperatiben etorkizuneko erronkei buruzko panel batean parte hartu du, baita Gizarte Ekonomiako Andaluziako Eskolarekin batera egindako workshop batean ere, honako gaiaren inguruan: «An educational cientience that uses the economic action».

Hemen TUlankidetik egindako kronika