Mondragon Unibertsitateak "Nafarroa etorkizunarekin" ekitaldian parte hartu du

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak "Nafarroa etorkizunarekin" ekitaldian parte hartu du

Ekitaldia

Mondragon Unibertsitateak "Nafarroa etorkizunarekin" ekitaldian parte hartu du

"Nafarroa etorkizunarekin" ekitaldia Iruñera iritsi da lan merkatu berriaren giltzak emateko

2019·11·19

$titulo.getData()


Lau LEINNeko graduatu, Aare Castilla eta Miren Fernandez TZBZekoak (LEINNEN ostean sortutako kooperatiba) alde batetik, eta, bestetik, Iñigo Adin eta Iñigo Unanue; Josune Prietorekin batera, LEINNeko coach-a, parte hartu zuten ekitaldian.

Diario de Navarra, CM, Merkataritza eta Industria Ganberak antolatuta, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren Kontseilaritza, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Unibertsitatearen bultzadarekin eta Mondragon Unibertsitatea , Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala, CITI, Geoalcali, AIN, Adefan eta Laboral Kutxaren babesarekin, "Nafarroa etorkizunarekekin” ekitaldia "belaunaldien arteko elkarrizketa" sortzeko jaio da, oraindik beren etorkizun profesionala argi ez duten gazteei beste ikuspegi bat emateko. 
Ikusleen artean bereziki gazteak zeuden, baina baita enpresari, zuzendariak eta familien presentzia ere izan zuten beren seme-alaben etorkizunaz kezkatuta dauden familiak ekonomia berri honetan.

Proposamena “zortzi dueto” izan ziren, horietako bakoitza hamabost minutuko eztabaida izan zen; alde batetik enpresa bateko zuzendari bat bere enpresarako perfilen bila dabilena eta bestetik 30 urte baino gutxiago dituen gazte bat bere ikasketa eta lanbiderako ikuspegi bereziak dituena. 

Duo horietan bi leinnerrek parte hartu zuten Iñigo Unanue eta Iñigo Adín-ek. Eta mahai-inguruetako bat Josune Prietok, LEINN-eko coach-a eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetza arloko ikertzaileak gidatu zuen.