Mondragon Unibertsitateak 3DEXPERIENCE EDU Summit ekitaldian parte hartu du

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak 3DEXPERIENCE EDU Summit ekitaldian parte hartu du

3DEXPERIENCE EDU SUMMIT

Mondragon Unibertsitateak 3DEXPERIENCE EDU Summit ekitaldian parte hartu du

Mundu osoko 47 unibertsitatetako 65 ordezkari bildu dira ekitaldian, teknologiak hurrengo profesional belaunaldiaren prestakuntzan duen erronkari buruz hausnartzeko

2025·07·07

$titulo.getData()


Uztailaren 1ean eta 2an, hirugarren 3DEXPERIENCE EDU Summi ekitaldia egin zen Dassault Systems-en egoitza nagusian.

Topaketa elkarlanerako espazio bat izan zen akademia eta industria alorretatik hurbildu ziren pertsonentzat, eta 3DEXPERIENCE plataformak etorkizuneko ingeniari eta diseinatzaileak nola prestatzen dituen izan zen ardatz Nagusia. Mondragon Unibertsitatearen ordezkari gisa Ireneo Torca eta Jon Aurrekotxea izan dira, eta honako ekintzetan parte hartu zuten:

  • Adimen artifizialak industrian eta hezkuntzan duen eraginari buruzko hitzaldiak
  • Saio teknikoak CATIA eta SIMULIA tresnetako adituekin
  • Hezkuntza-esperientzia aplikatuetan oinarritutako tailer praktikoak
  • Mundu osoko irakasleek partekatutako aurkezpenak, ikasgelan egindako proiektuei, erronkei eta jardunbide egokiei buruzkoak

3DEXPERIENCE EDU Summit aukera paregabea izan da Dassaulten plataformek ikasketa prozesuetan eskaintzen dituzten aukerei buruz ikasten jarraitzeko. Beste erakunde batzuekin harremanak estutzeko eta lankidetza-bide berriak aztertzeko aukera ere eman du topaketak.

Bikaintasun-zigilua hezkuntzan

2025eko apirilean, Dassault Systems softwareko munduko liderrak Mondragon Goi Eskola Politeknikoa akreditatu zuen estatuko hezkuntzaren bikaintasunaren lehen zigiluarekin. Zigiluak aitortzen du erakundeak ezagutzak eta know how-a konbinatzen dituela industriarako garrantzitsuak diren gaitasun digitaletan.