Mondragon Unibertsitateak Sheet Metal Forming Communityren estatuko lehen bilera antolatu du

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak Sheet Metal Forming Communityren estatuko lehen bilera antolatu du

BILERA

Mondragon Unibertsitateak Sheet Metal Forming Communityren estatuko lehen bilera antolatu du

Topaketa Bilbao AS Fabrik campusean izan zen eta gaiaren inguruko hezkuntza agente zientifiko guztiak gonbidatu ziren.

2024·02·19

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak estatuko Sheet Metal Forming Communityren lehen bilera antolatu zuen 2024ko otsailean. Urte askotako ikerketa eta sektoreko eragile askorekin lankidetzan aritu ondoren, unibertsitateak bi eguneko topaketa bat antolatzeko konpromezua hartu zuen, bertan 18 hitzaldi zientifiko eman zirelarik.

Estatuko Sheet Metal Forming-eko eragile zientifiko guztiak izan ziren gonbidatuak eta guztira 25 pertsonek hartu zuten parte, honako unibertsitate hauetatik etorritakoak:

  • Mondragon Unibertsitatea (antolatzaileak).
  • Sevillako Unibertsitatea.
  • Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatea.
  • Lisboako teknikaria.
  • Gironako Unibertsitatea.
  • Ikerbasque.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.

Topaketaren balorazioa oso positiboa izan zen beraz, baliteke etorkizunean antzeko topaketa gehiago egotea.

Sheet Metal Forming gaiari dagokionean Mondragon Unibertsitatearekin harremanetan jarri nahi baduzu, Joseba gure lankidearekin jar zaitezke harremanetan hemen.