MONDRAGON UNIBERTSITATEAK DEMAND DRIVEN WEEK ANTOLATZEN DU MARTXOAREN 20tik 24RA

Atzealdea

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK DEMAND DRIVEN WEEK ANTOLATZEN DU MARTXOAREN 20tik 24RA

IKASTAROAK

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK DEMAND DRIVEN WEEK ANTOLATZEN DU MARTXOAREN 20tik 24RA

Galarretako campusak (Hernani) bere hornidura katearen kudeaketa hobetzeko interesa duten enpresa profesionalei zuzendutako ikastaroak, tailerrak eta mintegiak hartuko ditu aste horretan.

2023·02·14

$titulo.getData()


Mondragoi Unibertsitateak Deman Driven Week antolatu du Galarretako campusean (Hernani). Campusak bere hornidura katearen kudeaketa hobetzeko interesa duten enpresa profesionalei zuzendutako ikastaroak, tailerrak eta mintegiak hartuko ditu aste horretan. Egitarauak unibertsitateko industria antolaketako ikasleentzako jarduerak ere aurreikusten ditu.

 

DESKARGATU PROGRAMA OSOA

 

DEMAND DRIVEN ADAPTIVE ENTERPRISE: LA DIRECCIÓN COMO MOTOR DEL CAMBIO

ASTELEHENA, martxoak 20

  • Ordutegia: 9:00-15:00
  • Mintegi teoriko-praktiko hau materialen kudeaketa tradizionalaren benetako problematikatik abiatuko da, LEAN eta TOC metodoetan zentratzeko. Bakoitzaren onena erabiltzen ikastea izango da gakoa % 100eko zerbitzu maila lortzeko.
  • Nori zuzendua: zuzendari edo operazio arduradunei
  • Hizlaria: Indaux enpresako gerenteak, bere eraldaketa esperientzia partekatuko du Demand Driven mundurantz.

IZEN EMATEA

 

DEMAND DRIVEN MRP: CLAVES Y EXPERIENCIAS PRÁCTICAS

ASTEAZKENA, martxoak 22

  • Ordutegia: 9:00-14:00
  • Nori zuzendua: zuzendari edo operazio arduradunei
  • DDMRP metodologiaren urratsei buruzko ponentziak:
    • Maila estrategikoa: 1. urratseko gakoak
    • Maila taktikoa: 2. eta 3. urratseko gakoak
    • Operazio tartea: 4. eta 5. urratsetako gakoak
    • Goizper, Ulma Forja eta Indaux enpresen ponentziak ere izango dira.

IZEN EMATEA

 

DESCUBRIR EL DDMRP MEDIANTE DDBRIX

OSTEGUNA, martxoak 23

  • Ordutegia: 9:00-18:00
  • Tailer praktiko honetan lehen pertsonan esperimentatuko duzu DDMRPk aginduak planifikatzeko eta lehenesteko proposatzen duen metodologia. DDBrix kitaren bidez, parte-hartzaileek taldeka simulatuko dute DDBRIX Factory, eta han erabakiak hartu eta fluxuak modu egokian kudeatu beharko dituzte. Sistema aztertzeko eta gure erakundeetan sistema ezartzeari buruz hausnartzeko modu dibertigarri eta praktikoa da.
  • Nori zuzendua: zuzendari edo operazio arduradunei

IZEN EMATEA

 

 

ENPRESARA BISITA

ASTEARTEA, martxoak 21

  • «Enpresa bat bisitatu», metodologia eraginkorrak ezarriz lortzen ari diren emaitza onak bertatik bertara ezagutzeko.
  • Nori zuzendua: Industria Antolakuntza Graduko ikasleei zuzenduta

 

IKASLE ETA PROFESIONALEN ARTEKO HITZALDIA

OSTIRALA, martxoak 24

  • Operazioen kudeaketan hobekuntza eta berrikuntza proiektuak garatu dituzten ikasle eta profesionalekin hitzaldia. Eragiketa Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritzako ikerketa taldean garatzen diren lan batzuk ere aurkeztuko dira.
  • Nori zuzendua: Industria Antolakuntza Graduko eta Mondragon Unibertsitateko Eragiketa Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleei zuzenduta

 

pdf

DESKARGATU PROGRAMA OSOA

 


INFORMAZIO GEHIAGO

Tel: +34 647504100

cursosingeneria@mondragon.edu