Mondragon Unibertsitatea estatuko CyD rankineko lehen postuan dago, ikasleen mugikorasunari, spin-offei eta eskualdeko ikerketa funtsei dagokienez
Mondragon Unibertsitatea estatuko CyD rankineko lehen postuan dago, ikasleen mugikorasunari, spin-offei eta eskualdeko ikerketa funtsei dagokienez
Mondragon Unibertsitatea estatuko CyD rankineko lehen postuan dago, ikasleen mugikorasunari, spin-offei eta eskualdeko ikerketa funtsei dagokienez
Atzerriko praktiketan ere nabarmentzen da estatuko hirugarren postuan eta EAEko lenenegnoan baitago.
Mondragon Unibertsitatea nazioarteko orientaziorik handieneko unibertsitatea da Estatuan, CyD rankingaren arabera: lehen postuan dago ikasleen mugikortasunari dagokionez eta hirugarrenean atzerriko praktiken arloan.
Ikerketaren eta transferentziaren arloan ere lehen postuan dago, sortutako spin-offen kopuruari erreparatuta. Eskualde-garapenari egindako ekarpenaren ikuspuntutik, berriz, Estatuko lehen postuari eusten dio, Euskadiko enpresetatik datozen ikerketa-funtsak kontuan hartuta. Gainera, Estatuko hirugarren postuan dago eskualdeko enpresekin egindako argitalpenetan.
Horrez gain, CyD rankingak agerian jarri duenez, Mondragon Unibertsitateak goreneko postuetan jarraitzen du irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan, eta Estatuko unibertsitateen «top 15en» barruan dago graduazio- eta errendimendu-tasen emaitza onei esker.
CYD rankingak alderdi jakin batzuk hartzen ditu kontuan unibertsitatearen errendimendua neurtzeko, hala nola irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualde-garapenerako ekarpena, eta hamabigarren edizioaren emaitzak argitaratu ditu dagoeneko. Horrez gain, rankingak ezagutza-arloen araberako analisia egiten du, eta ikasle zein unibertsitateei erabakiak hartzen laguntzen die.
CYD rankingak 82 unibertsitateren, 30 ezagutza-arloren eta 3.454 titulazioren emaitzak aurkeztu ditu 12. edizio honetan. Unibertsitate, Ikastegi eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jasotako graduko ikasketak ematen dituzten 88 unibertsitateen %93k hartu du parte azterketan. Haietatik 48 publikoak dira (%100 dago ordezkatuta), eta 34 pribatuak (guztizkoaren %85).