Mondragon Unibertsitatea Estatuko CYD rankingeko lehen postuan dago, Eskualdeko Ikerketa Funtsei dagokienean eta Euskal Autonomi Erkidegoan hezkuntza titulazioen emaitza orokorrei dagokienean baita ere

Gainera, nazioarteko orientazioaren arloan nabarmentzen du lehen postua Euskal Autonomia Erkidegoan ikasleen mugikortasunean eta bigarren tokia estatuan

Mondragon Unibertsitatea nazioarteko orientaziorik handienetako bat duen unibertsitatea da Estatuan, CyD rankingaren arabera: bertan, bigarren postuan dago estatuan eta lehenengoan Euskal Autonomia Erkidegoan, ikasleen mugikortasunean.
Gainera, lehen postuan dago Euskadi mailan hezkuntzako graduetako ikasleen atzerriko praktiketan eta gradu hauek, estatu mailan Top 5ean kokatzen dira.
Eskualde-garapenari egindako ekarpenaren arloan ere, Mondragon Unibertsitatea lehen tokian dago estatuan Eskualdeko Inbertsio Funtsetan, eta hirugarren tokian eskualdeko enpresekin eindako argitalpenetan.
Horrez gain, CyD rankingak agerian jarri duenez, Mondragon Unibertsitateak goreneko postuetan jarraitzen du irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan, eta Estatuko unibertsitateen «top 10en» barruan dago graduazio- eta errendimendu-tasen emaitza onei esker.
CYD rankingak alderdi jakin batzuk hartzen ditu kontuan unibertsitatearen errendimendua neurtzeko, hala nola irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualde-garapenerako ekarpena, eta hamabigarren edizioaren emaitzak argitaratu ditu dagoeneko. Horrez gain, rankingak ezagutza-arloen araberako analisia egiten du, eta ikasle zein unibertsitateei erabakiak hartzen laguntzen die.
CYD rankingak 84 unibertsitateren, 31 ezagutza-arloren eta 3.909 titulazioren emaitzak aurkeztu ditu. 13 edizio honetan. Unibertsitate, Ikastegi eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jasotako graduko ikasketak ematen dituzten unibertsitateen %87,5ek hartu du parte azterketan. Haietatik 48 publikoak dira (%100 dago ordezkatuta), eta 36 pribatuak (guztizkoaren %75).