Mondragon Unibertsitateak lehenengo tokia dauka Estatu mailan trasferentziari dagokionean U-Multirank rankinean

Atzera

Mondragon Unibertsitateak lehenengo tokia dauka Estatu mailan trasferentziari dagokionean U-Multirank rankinean

Rankina

Mondragon Unibertsitateak lehenengo tokia dauka Estatu mailan trasferentziari dagokionean U-Multirank rankinean

Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazioa jaso du U-multirank mundu mailako unibertsitate rankineko 5 dimentsioetako hainbat adierazletan.

2018·06·05

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazia jaso du U-Multirank-en rankinean dauden 5 dimensioetako parametro desberdinetan (irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko inguruarekin lotura). Bereziki aipatzen da ranking honetan, Mondragon Unibertsitateak duen papera ezagutzaren transferentzian eta eskualdearekin duen konpromisoa. U-Multirank mundu mailako ranking handiena, eta zehatzena kontsideratzen da.

Ezagutzaren transferentziaren dimentsioan, Mondragon Unibertsitateak 37. tokia dauka Europa mailan eta lehenengoa Estatuan. Bikain emaitza lortu du industriarekin egilekidetzan, iturri pribatuetatik datorren finantziazioan ikerketarako, industriarekin batera sortutako patenteetan, sortutako sin-off-etan eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarreretan.

Eskualdearekin lotura dimentsioan, bikain bezala aipatzen dira eskualdeko finantziazio iturrietatik datozen diru sarrera kopuruak eta eskualdean lan egiten duten graduko ikasle ratioak. Gaur egun, langabezia tasa baxuena duen unibertsitatea da Mondragon Unibertsitatea.

Ikerketan ere bikain azaltzen da Mondragon Unibertsitatea publikazio ratioan eta ikerketarako kanpo finantziazioaren lorpenetan.

Ikaste-irakaste dimentsioan, balorazio oso onarekin azaltzen da Unibertsitatea ia parametro guztietan eta aipagarria da master eta gradu ikasketak dagokien garaian bukatu duten ikasle kopuruaren portzentaia.

Nazioarteko dimentsioan, bikain izan da Mondragon Unibertsitateak jaso duen balorazioa ikaslegoaren mugikortasunean.

U-Multirank

U-Multirank, mundo mailako ranking berriak, bere laugarren edizioa argitaratu du online formatuan (www.umulitrank.org), eta nazioarte mailan unibertsitateen errendimentua alderatzeko erraminta ezin hobea da.

Edizio honetan, goi mailako 1600 instituziori buruzko informazioa jasotzen da eta aurreko edizioz-edizio, gorakada egin du erakusten dituen emaitza kopuruan.

Ikerketan jasotzen diren unibertsitateak 95 herrialde desberdinetakoak dira.

Beraz, esan dezakegu, U-Multirank, mundo mailan dagoen rankin-ik handiena dela, unibertsitateei buruzko informazioa ematen duen sistemarik osatuena dela eta 5 dimentsiotan banatuta, emaitza desberdinei buruzko panorama osoa aurkezten duena dela: ikas-irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearekin binkulazioa.

U-Multirank- ikus arazten digu, zaila dela unibertsitate bat dimentsio guztietan bikaina izatea eta bikaintasun hori, unibertsitate desberdinen artean banatuta aurkitzen dela. Azken batez, munduko unibertsitate “onena” kontzeptua, bilatzen ari garen horren araberakoa izango da.

Frans van Vught irakasle Dokotoreak dioen bezala “Erakundeen %8ak bakarrika azaltzen du bikaintasuna ia arlo guztietan baina %50a berriz, oso ondo kokatuta azaltzen dira, adierazle batzuetan”. Hau horrela, ikus dezakegu argi eta garbi, unibertsitate batzuek oso onak izanik gauza askotan, arlo zehatzetan, ia unibertsitate gehienak direla onak eta kasu askotan bikainak.

Honek, aukera ematen die bai ikasle eta bai enpresei, beraien interesekoak diren gaietan, bikainak diren unibertsitateengana jotzea, bai ikasteko, bai lankidetza proiektuetan aritzeko, bai graduatuak kontratatu ahal izateko.