Mondragon Unibertsitateak du espainiar estatuko lidergoa Unibertsitate Prestakuntza Dualean 29 titulurekin

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak du espainiar estatuko lidergoa Unibertsitate Prestakuntza Dualean 29 titulurekin

Rankina

Mondragon Unibertsitateak du espainiar estatuko lidergoa Unibertsitate Prestakuntza Dualean 29 titulurekin

Gaur goizean aurkeztu da espainiar estatuko Bigarren Unibertsitate Prestakuntza Dualaren radriografia

2025·12·03

$titulo.getData()


Gaur goizean aurkeztu da Madrilgo Bertelsmann Espazioan 2025 Espainiako Unibertsitate Fromazio Dualaren Bigarren Radiografia.

Bertelsmann Fudnazioak, Espainiako Unibertsitateen Gizarte Kontseiluen Konferentziarekin elkarlanean eta Mondragon Unibertsitatearen eta Ezagutza eta Garapena Fundazioaren parte-hartzearekin egindako azterketa horretan, argi geratu da Mondragon Unibertstiatea, liderra dela estatu espainiarrean Unibertsitate Prestakuntza Dualean eskaintzen dituen 29 titulazio dualak medio graduetan eta unibertsitate-masterretan.

Euskadi erreferente bihurtu da Unibertsitate Prestakuntza dualean, bai bere ibilbide luzeagatik, bai bere esakintza zabalagatik eta honen kalitateagatik. Txostenak dio, halaber, espainiar estatuko unibertsitateen %50ek titulaizo dualak dituztela eta ikerketa honen lehen edizioaz geroztik %12 puntu igo dela eskaintza hori.

Praktika kurrikularretan ez bezala, Unibertsitateko Prestakuntza Dualean, enpresa edo erakunde kolaboratzaileak, unibertsitatearekin batera, parte hartzen du ikasketa-planaren zati bat egiten, ordainketa derrigorrezkoa da eta ikasleek enpresan edo erakundean formatzen ematen duten denbora praktiketan baino luzeagoa da. Horrela, ikasleek enpresa-munduarekin duten lotura zuzenari esker, kolektibo hori gai da lan-merkatuaren eraldaketa sozial, teknologiko eta ekonomikoen erronkei aurre egiteko.

Gaur egun, 17 aunomia-erkidegoetatik 11k unibertsitate-ikasketa dualak eskaintzen dituzte, eta, aipatu bezala, Euskadi da ranking horretako liderra, eskaintzen dituen titulazio dualen kopuruagatik.

Txostenak Mondragon Unibertsiatea aipatzen du bereziki, eredu horren aldeko apustu goiztiarragatik (1966. urtea) eta EU4Dual europar aliantzan gaur egun duen lidergoagatik.

Txostenera sarrera