Mondragon Unibertsitateak doako prestakuntza plan bat jarri du abian, Europako Itun Berdeko neurriak enpresan nola aplikatu azaltzeko

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak doako prestakuntza plan bat jarri du abian, Europako Itun Berdeko neurriak enpresan nola aplikatu azaltzeko

PRESTAKUNTZA PLANA

Mondragon Unibertsitateak doako prestakuntza plan bat jarri du abian, Europako Itun Berdeko neurriak enpresan nola aplikatu azaltzeko

Erakundeen %75ek ez daki zer den Europako Itun Berdea eta nola eragin diezaiokeen bere jarduerari. Formakuntzak bi zati ditu, presentziala bata, Arrasaten egiten dena eta online bestea

2025·05·23

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ekonomia Zirkularra eta Industria Jasangarritasuna (ECSI) taldeak doako prestakuntza-plan bat diseinatu du, Europako Itun Berdea zer den eta enpresei nola eragin diezaiekeen ezagutzera emateko. Asle, Aclima eta KONFEKOOPen laguntzarekin egin da programa, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Sailaren laguntza izan du.

50 enpresa baino gehiagorekin kontraste prozesu bat egin ondoren, errealitatea da erakundeen %75ek ez dakitela zer den Europako Itun Berdea eta nola eragin diezaiokeen bere jarduerari. Horregatik, prestakuntza honen helburua da hainbat arlotako pertsonak erakundeetan gaitzea (Zuzendaritza, I+G, Kalitatea, Ingurumena, Ekoizpena, Administrazioa eta Erosketak), Europako Itun Berdeak dakartzan neurriak ezartzeko eta aukerak identifikatzeko. Programa mikroETEei, ETEei eta enpresa handiei zuzenduta dago.

Programa

Trebakuntzaren edukia 9 ikastarotan egituratzen da. Ikastaro horietan funtsezko alderdiak lantzen dira, erakundeen benetako beharretara egokituta, hala nola Europako Itun Berdea bera, ekonomia zirkularra, negozio-ereduen birdiseinua eta ingurumen-etiketak, besteak beste. Gainera, programak hainbat formatu konbinatzen ditu, edukietarako sarbidea eta aplikazioa errazteko. Hauek dira: 4 orduko prestakuntza presentziala goizean, Arrasaten; 1,5 ordu online zuzenean, pilula formatuan, eta ordu bat online, askatasunez kudeatzeko.

Izen-emateak

Programa maiatzaren 28an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da. Saio presentzialak eta online saioak aldi horretan garatuko dira. Plazak mugatuak dira, eta enpresa bakoitzeko pertsona batek baino gehiagok izena ematea gomendatzen da.

Batez ere Zuzendaritza, I+G, Kalitatea, Ingurumena, Ekoizpena, Administrazioa eta Erosketetako profesionalei zuzenduta dagoen arren, erakundean interesa duen edonork parte har dezake.

pdf

Informazio gehiago