Mondragon Unibertsitateak, urtarriletik aurrera, Kapital Arriskuan eta Startupetan ikastaro aditu berri bat jarriko du martxan, Bilbon

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak, urtarriletik aurrera, Kapital Arriskuan eta Startupetan ikastaro aditu berri bat jarriko du martxan, Bilbon

Ikastaro Aditu Berria

Mondragon Unibertsitateak, urtarriletik aurrera, Kapital Arriskuan eta Startupetan ikastaro aditu berri bat jarriko du martxan, Bilbon

Arrisku Kapitaleko Aditu Ikastaroak aukera emango du startup baten etapa bakoitzaren ekonomia- eta finantza-beharrak, eta arrisku-kapitaleko agente onenen eskutik finantzatzeko bideak ezagutzeko.

2019·12·12

$titulo.getData()


Bai hasierako finantzaketa zein epe luzerako euskarri finantzarioa, funtsezko zutabeak dira startup baten arrakastarako. Azken finean, negozioaren ideia berritzailea alde batera utzita, startupak baliabide finantzarioen mende daude, bere hazkunde azkarra jasangarria izan dadila bermatzeko. Enpresa batek behar duen kapital kopurua, negozio ereduaren araberakoa izango da, noski; baina fundatzaileek, finantzaketa bideetara jo behar izaten dute, euren startuparen etapa bakoitzean. 

Mailegu-emaile konbentzionalekin batera, hau da, bankuak edo estatuko erakundeak, gaur egun, agente espezializatuak daude startupak finantzatzeko: arrisku kapitalean inbertsio familiak deitutakoak, hain zuzen ere. Mondragon Unibertsitateak, urtarrilean, Kapital arriskuan eta Startupetan kurtso aditu berria jarriko du martxan, Bilbao Berrikuntza Faktorian, bere proiektua finantzatu behar duten ekintzaileei eta startupen mundu barruan aukeren bila ari diren inbertitzaileei zuzenduta egongo dena.

Prestakuntzan, enpresa berri baten sorreraren etapa ezberdin guztiak aztertuko dira: hasiera fasea, martxan jartzearen fasea, hedapen goiztiarraren fasea, eta kontsolidazio zein gora egitearen fasea. Ikastaroan, etapa bakoitzaren behar ekonomiko-finantzarioak identifikatuko dira, eta baita kokapen ekonomiko-finantzario egokia lortzeko dauden arrisku kapitalaren agente aukera ezberdinak ere. Hau guztia azaltzeko, ekintzailetza proiektuen finantzaketan eta inbertsioan ospe handiko adituak egongo dira.