Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak berrikuntza, ekimena eta talentua sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Atzera

Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak berrikuntza, ekimena eta talentua sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Hitzarmena

Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak berrikuntza, ekimena eta talentua sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Bi erakundeek elkarlanean jardungo dute biontzat interesgarriak diren arloen inguruko ikerkuntzaren eta transfentziaren eremuetan, programak, proiektuak eta jarduerak elkarrekin sustatuz eta ezagutza sortzea, trukatzea eta transferitzea bultzatuz

2021·10·20

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak eta LABORAL Kutxako zuzendari nagusi Xabier Egibarrek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, bi erakundeek lehendik zuten jarduerari jarraipena emateko eta, aldi berean, beste lankidetza-lerro batzuk garatzeko.

LABORAL Kutxak Mondragon Unibertsitateko ikasleak hartzen ditu, urtero, prestakuntza duala egiteko eta gradu- eta master-amaierako hainbat proiektu gauzatzeko. Era berean, bi erakundeen arteko harremana sendoa izan da, eta gaur egun ere bada oraindik, profesionalentzako prestakuntzaren esparruan ere.

Gaur sinatu den hitzarmen honek sustrai are sakonagoak bota ditu dagoeneko badagoen lankidetza-harreman horretan, eta helburu argia du: egungo eta etorkizuneko esparruak (berrikuntza, ekintzailetza eta talentua) garatzeko hemendik aurrera hasiko diren ekintzak sustatzea eta zuzentzea.

Gainera, bi erakundeek elkarlanean jardungo dute elkarren intereseko arloen inguruko ikerkuntzaren eta transferentziaren esparruetan, programak, proiektuak eta jarduerak bultzatuz eta ezagutza sortzea, trukatzea eta transferitzea sustatuz.