Mondragon Unibertsitatea Nagusi Intelligence Centerreko inaugurazioan

Atzera

Mondragon Unibertsitatea Nagusi Intelligence Centerreko inaugurazioan

Inaugurazioa

Mondragon Unibertsitatea Nagusi Intelligence Centerreko inaugurazioan

Bizkaiko Foru Aldundiak Nagusi Intelligence Center inauguratu du Urduliz Dorrean

2021·10·13

$titulo.getData()


Gaur goizean, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Nagusi Intelligence Center inauguratu du Urduliz Dorrean.

Nagusi Intelligence Center, Silver Economy estrategiaren motorra izango da Bizkaian, eta lurraldean zahartzen ari den garapen ekonomiko eta sozialerako aukerak aprobetxatzea ahalbidetuko du.

Inaugurazio honek, ekimenaren adituek eta sustatzaileek iristear dauden aldaketa sozial eta ekonomikoei buruz hitz egiteko balio izan du.

Ekitaldi horretan parte hartu dute: Martin Knapp irakasleak, The School for Social Care Research-eko (London School of Economics) zuzendaria; Mikel Álvarezek, Mondragon Unibertsitateko presidentea, Victor Ugaldek Reale Seguros enpresako marketin zuzendaria, eta Nerea Amenabarrek, Home Health Care-ko zuzendari eta Ubikare Taldeko sortzaileetako bat.

Nagusi Intelligence Centerren lau jarduera-arlo garatuko dira, horien artean prestakuntza. Bertan, Mondragon Unibertsitateak master programa bat eskainiko du. Master horiek, hasiera batean, Silver Economy-ko Berrikuntza eta Ekintzailetza Masterra, Silver Economy-rako Teknologien Masterra eta Silver Economy-ren inguruko datuen analisirako Masterra izango dira.