2024-2025 ikasturterako Unibertsitate Masterren eskaintza
Unibertsitate graduen ate irekiak
Latinoamerikar ikaslea zara? Hau da zure unibertsitatea!
Ezagutu gure ikerketa- eta transferentzia-eredua
 
 

Aktualitatea

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak handitu eta berritu nahi duten enpresei zuzendutako MBA Executive masterra emango du Bilbon

MBA EXECUTIVE - Bilbo

Mondragon Unibertsitateak handitu eta berritu nahi duten enpresei zuzendutako MBA Executive masterra emango du Bilbon

Masterra erdipresentziala izango da eta Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da urtarriletik abendura bitartean

2018·09·24

$titulo.getData()


Datorren urteko urtarrilean hasita, Mondragon Unibertsitateak Enpresa Kudeaketako Executive Masterra emango du Bilbon, negozioa garatzeko konpetentziak eskuratzeko interesa duten zuzendari eta profesionalei zuzenduta. MBA horren helburua: Euskal Herriko ETE eta mikroETE-ei enpresa-kudeaketa hobetzen eta berehalako aldakuntza etengabeak bizi dituen merkatu global eta lehiakorrean hazkundea optimizatzen laguntzea.  Euskal Herriko enpresa-ehuna batez ere ETEz osatuta dagoela kontuan hartuta, funtsezkoa da zuzendari eta profesionalak lehia handiko ingurune globaletako berrikuntza eta kudeaketaren ikuspegi aurreratua biltzen dituzten alorretan trebatzea. Horregatik, Euskal Herriko sei lanbide- eta enpresa-erakundek Mondragon Unibertsitatearekin batera Master hori abian jartzea erabaki dute, errealitateari lotutako ikaskuntzaren bidez euskal enpresen hazkundea finkatzeko asmoz. Besteak beste, APDk (Zuzendaritzaren aurrerakuntzarako elkarteak), Cebekek (Bizkaiko enpresarien konfederazioak), Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta Gecematek (Zuzendari eta Enpresarien sare profesionalak) sinatu dute MBA hori Mondragon Unibertsitatearekin batera bultzatzeko hitzarmena.

Enpresaren hazkundearen hiru ardatzak suspertzen jarriko du indarra Masterrak: bezeroak, negozio berriak eta finantza-estrategia. Horretarako, eginez ikastea bultzatzen duten metodologia aurreratuak erabiliko dira. Ardatz horiek suspertzeak errendimendu handiko taldeen lidergoa eskatzen du, ildo horretan doazen gaitasun eta trebezien trebakuntza aintzat hartuta, erakundean aldaketa berritzailea eta inpaktukoa bultzatu eta bideratzeko. Era berean, talentuari eta aliantza estrategikoei lotutako alderdiak landuko dira eta benetako esperientzien trukea bultzatuko da, Mondragon Unibertsitateak diseinatutako tresnak erabiliz.  

Datu praktikoak

Masterra Mondragon Unibertsitatearen profesionalentzako prestakuntzan sartuta dago, eta enpresan erabakitzeko ahalmena duten profesional eta zuzendariei zuzentzen zaie. Master erdipresentziala da (bi ostiral hilean) eta Bilbao Berrikuntza Faktorian emango da, 2019ko urtarriletik abendura bitartean, goizez eta arratsaldez.  Aurretik, aurtengo irailetik abendura bitartean, enpresen lehikortasun-faktoreei buruzko hasierako diagnostikoa egingo da. Mondragon Unibertsitatearen beraren metodologia erabiliz.  

Egitarauan bi galderari erantzun nahi zaizkie: «zer dakar inpaktuko aldaketa berritzailea egiteak, eta nola egin dezaket hori nire erakundean?» eta, «nola eta norekin sortu aldaketa?». Partaideen erakundeetako esperientzia zehatzen behaketa izango da lan-metodologiaren abiapuntua. Saioetan adituen prestakuntza-pilulak emango dira, ondoren esperimentatzeko: zehazki, partaide bakoitzak bere erakunderako zehazten duen negozioaren edo bezeroen garapenean oinarrituta hazteko ekintza-plana diseinatuko da. 

Masterrean, gainera, enpresa-mentore baten aholkularitza eta jarraipena egongo da eta «Lifelong Learning Alumni» programan parte hartzeko aukera ere eskainiko da. Programa hori etengabeko ikaskuntzako ekosistema da, networkingean, adituen eskuragarritasunean, ikaskuntza formalean eta abarrean oinarrituta.

Masterraren informazio gehiago

 


Agenda - Ekitaldiak

25 Api

Jardunaldia: ‘Eraldatu-Berritu-Lideratu’

Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF) | Presentziala

8 Mai

Jardunaldia: Sasi guztien artetik

Eskoriatza | Eskoriatzako campusa: D.0.3 aretoa

18 Mai

Ate irekien jardunaldia - Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza

Málaga | Edificio ProMálaga Excelencia

Learning from Reality

Berritzailea

Mundu osora zabaldu den hezkuntza-eredu propioa eraiki duen unibertsitatea.

Aplikatua

Enpresari, errealitateari, atxikitako unibertsitatea. Gurean, «learning by doing» ez da slogana, geure DNAn txertatuta dugu.

Hurbila

Lankidetzan aritu, batera sortu, elkarrekin jardun eta konfiantza-giroan prestatzen diren pertsonak dira unibertsitateko protagonistak.

Nortasuna

Herrialde-proiektuarekin konprometituriko jende ekintzailea eta langilea ardatz duen kultura.

"Bizitza erreala ahalik eta modu finenean irudikatzeko asmotan gauzatzen ditugu proiektuak."
"Pausu txikiekin, gauza handiak egin daitezkeela erakutsi dit 4 urteko esperientzia honek."
"Mexikoko eskola batera noa eta honek munduko ikuspegi guztiz desberdin bat eskainiko dit."
"Suediara bidaiatu nahi dut, sukaldaritza nordikoa ezagutzera."