Mondragon Unibertsitatea izango da Gipuzkoako Elikagai Bankuak azaroan egingo duen bilketa handiaren irudia

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea izango da Gipuzkoako Elikagai Bankuak azaroan egingo duen bilketa handiaren irudia

Lankidetzak

Mondragon Unibertsitatea izango da Gipuzkoako Elikagai Bankuak azaroan egingo duen bilketa handiaren irudia

Gaur eguerdian aurkeztu da Gipuzkoako Elikagai Bankuak Bergaran duen biltegian, azaoran egingo den bilketa handiaren irudia.

2025·10·03

$titulo.getData()


Gaur eguerdian aurkeztu da Gipuzkoako Elikagai Bankuak Bergaran duen biltegian, azaroan egingo den bilketa handiaren irudia.

Bilketa handi honetako irudia Mondragon Unibertsitatea izango da. Bilketa hau oso arrakastatsua izatea espero da, Gipuzkoako Elikagai Bankuak maiaterarte beharra duten familiei laguntza emateko aukera izan dezan.

Kanpainaren irudia aurkezteko ekitaldian, Belen Méndez de Vigo, Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidenteak, Idoia Peñacoba, Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusiak eta Gorka Artola, Bergarako alkateak hartu dute parte.

Elikagai Bankuaren Presidenteak, besteak beste, Elikagaien Bankuaren eta Mondragon Unibertistatearen balien artean dagoen parekotasuna aipatu du, gizartearen eraldaketarako egiten ari diren lana aipatuz, batzuek hezkuntzaren bitartez eta beste batzuek familien elikadura bermatzea bezain oinarrizkoa den zerbaiten bidez.

Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusiak aipatu duenez, azaroko bilketa handiaren irudia izateko gonbidapen hau ilusionagarria da Unibertsitatearentzat, kooperazioa eta lankidetza bezalako balioak agerian jartzen baitira.

Bergarako Alkateak berretsi egin du Elikagai Bankuak pertsona behartsuenen artean egiten duen lan handia eta Mondragon Unibertsitatearen bitartez horrelako ekintza solidarioak gazteengana hubiltzearen garrantzia aipatu du.

Hemendik, irakurtzen ari zaizkigun pertsona guztiak animatzen ditugu, ikasleak edo Unibertsitateko langileak izan edo ez, azaroaren 7an eta 8an egingo den bilketa handian boluntario gisa parte har dezaten. Horretarako, Gipuzkoako Elikagai Bankoaren webgunean eman behar da izena.