Mondragon Unibertsitateak, Unibertsitate Ministroaren bisita jaso du
Mondragon Unibertsitateak, Unibertsitate Ministroaren bisita jaso du
Mondragon Unibertsitateak, Unibertsitate Ministroaren bisita jaso du
Unibertsitate Ministroak bilera izan du Mondragon Unibertsitateko Errektorearekin, Errektoreordearekin eta Presidentearekin.
Unibertsitate Ministroak, Joan Subirats-ek, Mondragon Unibertsitatea bisitatu du.
Mondragon Unibertsitateko Errektoreak, Vicente Atxak, Errektoreordeak, Jon Altunak eta Presidenteak, Mikel Álvarezek egin diote harrera Bilbao AS Fabriken.
Bileraren helburuak hainbat izan dira. Batetik, bi erakundeen arteko harremana sendotzea, bestetik, Ministroari Mondragon Unibertsitatea ezagutzera ematea eta azkenik, unibertsitate munduaren inguruko egun dagozkien gaien inguruan elkarrizketa bat mantentzea.
Saioaren bukaeran, bi erakundeek bileraren balorazio positiboa egin dute.