Web edukia bistaratu

Mondragon Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren bisita jaso du.

Eduki publikatzailea

Atzera

Mondragon Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren bisita jaso du.

BISITA INSTITUZIONALA

Mondragon Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren bisita jaso du.

Batzar honen helburua Mondragon Unibertsitateak dituen helburu estrategikoak Hezkuntza Departamentuarekin partekatzea izan da.

2018·02·13

$titulo.getData()


Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua; Adolfo Morais, Unibertsitateko sailburuordea, eta Maite Alonso, hezkuntza sailburuordea, Mondragon Unibertsitatean izan ziren. Hauek, Vicente Atxa, Unibertsitateko Errektoreak; Jon Altuna, Errektoreordeak eta Begoña Pedrosa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko dekanoak, jaso zituzten.

Bilera hau Mondragon Unibertsitateak esparru pedagogikoan duen proiektu berriaren inguruan izan zen, Mendeberri 2025. Proiektu hau Unibertsitateak 2017-2020 urteetarako dituen erronka estrategiko bat da. Marko pedagogiko honek pertsona du ardatz unibertsitatean dagoen bitartean, munduko hiritar bihurtzeko.

Hezkuntza eraldaketa proiektu honetan, Mendeberri 2025, Mondragon Unibertsitatea Riedulab-ekin elkarlanean ari da eta urrats berri bat eman du Unibertsitateko Hezkuntza Berrikuntzan bere lidergoa sendotzeko.

Horrez gain, batzar honetan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Euskadiko hezkuntza zentroekin batera garatzen ari den ikerketako esperientzia eta proiektu guztiak partekatu dituzte.

Batzarrean argi ikusi da Mondragon Unibertsitateko estrategia eta Hezkuntza Departamentuaren estrategia bat datozela kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko unibertsitate ikasketetan. Irakaskuntza sendoa eta berritzailea bai plangintzan, bai edukietan eta baita ere irakaskuntzan.

Irudi galeria