“Lanaren etorkizunari” buruzko nazioarteko kongresu birtual baten parte hartu du Mondragon Unibertsitateak

Atzealdea

“Lanaren etorkizunari” buruzko nazioarteko kongresu birtual baten parte hartu du Mondragon Unibertsitateak

Lanaren etorkizuna

“Lanaren etorkizunari” buruzko nazioarteko kongresu birtual baten parte hartu du Mondragon Unibertsitateak

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak “Lanaren Etorkizunari” buruzko nazioarteko kongresu birtual batetan parte hartu du abenduak 4ean.

2018·12·10

$titulo.getData()


Aurreko astean, Abenduak 4ean, Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioaren iniziatibaz, Franhoufer IAO zentruak antolatutako  "Lanaren etorkizunari" buruzko nazioarteko kongresu birtual baten parte hartu du Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak. 

Mundu mailako beste 11 zentru erreferenteren aldamenean,  Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen partehartzea talentuaren kudeaketa estrategikoari buruzko mahai inguru bat aurrera eramanaz gauzatu da.  

Mahai inguruan Gemma Nogales (Lantek), Iñigo Larrea (Mondragon Taldea), Jose Mari Luzarraga (Mondragon Team Academy-Mondragon Unibertsitatea) eta Ivan Jimenez (Bizkaia Talent) aritu ziren hizlari eta Esti Hernandez (Mondragon Unibertsitatea) moderatzaile lanetan. Gaur eguneko eta etorkizuneko erronkei eta horiei aurre egiteko bideei buruz jardun zuten luze eta zabal.

Kongresu honetako ponentziak honako web orrialde honetan aurkitu daitezke: https://www.arbeitsforschungstagung2018.de/index.php/about-the-virtual-world-tour/vwt-after-the-event