Mondragon Unibertsitatea, estatuko beste 5 unibertsitaterekin batera azaltzen da U-Multirankek egindako rankinean

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea, estatuko beste 5 unibertsitaterekin batera azaltzen da U-Multirankek egindako rankinean

Rankina

Mondragon Unibertsitatea, estatuko beste 5 unibertsitaterekin batera azaltzen da U-Multirankek egindako rankinean

Mondargon Unibertsitateak, lehenengo postua mantentzen du estatu mailan transferentzia arloan eta 4 postu hobetzen ditu Europa mailan, 37tik 33ra pasatuz.

2019·06·05

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazia jaso du U-Multirank-en rankinean dauden 5 dimensioetako parametro desberdinetan (irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko inguruarekin lotura). Bereziki aipatzen da ranking honetan, Mondragon Unibertsitateak duen papera ezagutzaren transferentzian non lehenengo postua mantentzen duen estatu mailan eta eskualdearekin duen konpromisoa. U-Multirank mundu mailako ranking handiena, eta zehatzena kontsideratzen da.

Ezagutzaren transferentziaren dimentsioan, Mondragon Unibertsitateak lehenengo postua mantendu du estatu mailan eta 4 postu aurreratu ditu Europa mailan 37. Tokitik 33ra pasatuz. Bikain emaitza lortu du industriarekin egilekidetzan, iturri pribatuetatik datorren finantziazioan ikerketarako, industriarekin batera sortutako patenteetan, sortutako sin-off-etan eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarreretan.

Eskualdearekin lotura dimentsioan, bikain bezala aipatzen dira eskualdeko finantziazio iturrietatik datozen diru sarrera kopuruak eta eskualdean lan egiten duten graduko ikasle ratioak. Gaur egun, langabezia tasa baxuena duen unibertsitatea da Mondragon Unibertsitatea. Kasu honetan, Unibertsitatea 12. postuan dago Europa mailan eta bigarrenean estatu mailan.

Ikerketan ere bikain azaltzen da Mondragon Unibertsitatea publikazio ratioan eta ikerketarako kanpo finantziazioaren lorpenetan.

Ikaste-irakaste dimentsioan, balorazio oso onarekin azaltzen da Unibertsitatea ia parametro guztietan eta aipagarria da master eta gradu ikasketak dagokien garaian bukatu duten ikasle kopuruaren portzentaia.

Nazioarteko dimentsioan,bikain izan da Mondragon Unibertsitateak jaso duen balorazioa ikaslegoaren mugikortasunean.

Aipamenak

U-Multirank