Mondragon Unibertsitateak diplomak banatu zizkien Enpresagintza Fakultateko 430 gradu- eta master-ikasle ingururi
Mondragon Unibertsitateak diplomak banatu zizkien Enpresagintza Fakultateko 430 gradu- eta master-ikasle ingururi
Mondragon Unibertsitateak diplomak banatu zizkien Enpresagintza Fakultateko 430 gradu- eta master-ikasle ingururi
Ekitaldian Enpresagintza Fakultateko 280 graduko ikasle eta 150 masterretako ikasle ingururen ibilbide akademikoa aitortu zen

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak diploma-banaketa ekitaldia egin zuen joan den ostiralean, 18:00etan, Donostiako Kursaalean, ikasturte honetan gradu eta master ikasketak amaitu dituzten ikasleentzat. Guztira, 430 ikasle inguruk jaso zituzten diplomak: 280 gradu tituludun inguruk eta Fakultateak eskaintzen dituen unibertsitate masterretako 150 ikasle inguruk.
Ekitaldiak Enpresagintza Fakultateak titulazioak ematen dituen campus eta egoitza guztietako ikasleak bildu zituen. Graduen arloan, Oñatin, Bilbon eta Bidasoan ematen den myGADE graduko eta Bilboko Business Data Analytics (BDATA) graduko ikasleek jaso zituzten diplomak, baita Oñatin, Bilbon, Irunen eta International modalitatean ematen den LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko ikasleek ere. Horrela, Fakultateak graduko ikasle guztien ahaleginaren eta ibilbide akademikoaren aitortza topaketa berean partekatzearen aldeko apustua egin zuen.
Master-tituluak
Graduko tituludunekin batera, Enpresagintza Fakultateko unibertsitate masterretako 150 ikasle inguruk ere jaso zituzten diplomak.
Zehazki, honako master hauetako ikasleek parte hartu zuten: Marketin Digitaleko Unibertsitate Masterra (Bilbo eta Donostia); Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra (Oñati); Pertsonen Kudeaketa Estrategikoko Unibertsitate Masterra (Bilbo); Ekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Unibertsitate Masterra (MEINN) (Bilbo); Business Analytics Unibertsitate Masterra (Bilbo eta online); eta Erakundeen Nazioartekotzeko Unibertsitate Masterra – Global Business MBA (Bilbo).
Aitortzarako ekitaldi instituzionala
Ekitaldiaren irekiera Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak egin zuen, eta itxiera, berriz, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak.
Ekitaldiak prestakuntza etapa hau amaitu duten ikasleen ahalegina, dedikazioa eta ibilbide akademikoa aitortzeko balio izan zuen, baita beren ibilbide profesional eta pertsonaletako etapa berri baten hasiera ospatzeko ere.
Esteka honetan ikus daitezke ekitaldiko argazkiak: https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72177720336878700/
