Mondragon Unibertsitateak myGADE Dual, Business Data Analytics eta unibertsitateko masterretako 284 ikasleri eman dizkie diplomak

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak myGADE Dual, Business Data Analytics eta unibertsitateko masterretako 284 ikasleri eman dizkie diplomak

Diploma banaketa

Mondragon Unibertsitateak myGADE Dual, Business Data Analytics eta unibertsitateko masterretako 284 ikasleri eman dizkie diplomak

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak myGADE, BDATa eta master unibertsitarioen diplomak banatu ditu

2023·11·13

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak myGADE Dual graduko graduatuen diplomak banatu ditu. Zehazki, 144 ikaslek lortu dute myGADE graduko titulua Oñatiko (59), Irungo (50) eta Bilboko (35) campusetan. Beste 39 gazte graduatu dira Bilbon ematen den Business Data Analytics graduko lehen promozioan. Era berean, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eskaintzen dituen masterretako bat egin duten 101 ikasle ere graduatu dira.

Guztira, Mondragon Unibertsitateak 284 diploma banatu ditu Bilboko Euskalduna Jauregian gradu eta masterreko graduatuen artean.

Ekitaldiko sarrera Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa den Lander Belokik egin du, eta ekitaldiko itxiera Mondragon Unibertsitateko Errektore den Vicente Atxak egin du.

Berrikuntza gisa, myGADE graduko ikasleek, beren diploma tradizionalarekin batera, aipamen berezia jaso dute garapen pertsonalerako eta taldeen kudeaketarako gaitasunak garatzeari dagokionez.

101 Masterreko ikasleak

Graduko ikasleez gain, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eskaintzen dituen masterretako 101 ikaslek jaso dituzte diplomak: Erakundeen Nazioartekotzeko masterra, Marketin Digitaleko masterra, Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko masterra, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako masterra eta Business Analyticseko masterra.

Hemen ikus ditzakezu ekitaldiko argazki guztiak.