Mondragon Unibertsitateak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu dualeko, unibertsitate-masterretako eta profesionalentzako programetako 18/19 eta 19/20 promozioetako 320 diplomaduni eman dizkie diplomak

Atzealdea

Diploma banaketa

Ekitaldia ostiralean 18:00etan egin zen Donostiako Kursaalen

2022·02·21

$titulo.getData()

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak diplomak eman dizkie, otsailak 18, ostiralean, 2018/2019 eta 2019/2020 promozioetako graduko, unibertsitate-masterretako eta coachingaren eta lidergoaren arloko profesionalentzako prestakuntzako 320 ikasleri. Izan ere, pandemia dela eta, ikasle horiek aurten arte itxaron behar izan dute beren graduazio-ekitaldian diploma ofiziala jaso ahal izateko. Ekitaldia 18:00etan izan zen, Donostiako Kursaal jauregian.

Zehazki, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko (myGADE) modalitate DUALeko 18/19 eta 19/20 promozioetako ikasleek jaso dituzte diplomak, Oñatiko campuseko 96 ikaslek eta Bidasoako campuseko 64k. Gainera, promozio eta campus bakoitzeko lau espediente akademiko onenak nabarmendu dira.

Horiez gain, honako hauek ere jaso dute diploma graduazio-ekitaldian: Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleek (29), Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterrekoek (23), Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko Masterrekoek (16) eta Marketing Digitaleko Masterrekoek (29), ikasketak 2019ko promozioan nahiz 2020koan amaitu dituztenek; eta Enpresagintza Fakultateak eskaintzen dituen Harreman Sistemen eta Pertsonen Lidergo eta Coachingeko profesionalentzako programak amaitu dituztenek (63).

Ekitaldia 20:00etan amaitu zen, eta hizlarien artean, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik eman zion hasiera ekitaldiari eta Laboral Kutxako lehendakariak, Txomin Garciak, Mondragoneko esperientzia kooperatiboari lotutako bere bizitza profesionalari buruzko hitzaldia eman zien diplomadunei, mezu motibagarri bat zabaltzeko helburuarekin. Ekitaldia Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak itxi zuen.

Argazkiak