Mondragon Unibertsitateak martxoaren 8an, "Planto bai, geldi ez"

Atzera

Mondragon Unibertsitateak martxoaren 8an, "Planto bai, geldi ez"

Martxoaren 8a

Mondragon Unibertsitateak martxoaren 8an, "Planto bai, geldi ez"

Mondragon Unibertsitateak bere egiten ditu mugimendu feministak salatzen dituen arazo guztiak eta Unibertsitateko kolektiboa animatzen du salaketarekin bat egin eta aktiboki lan egitera; bakoitzak dagokion rolean eta ahal duen neurrian eta dituen arduretatik irtenbideak bilatzeko.

2019·03·07

$titulo.getData()

Gaur egungo gizarteak emakumeak desberdintasunezko egoera batean uzten dituzte. Datuak eta ebidentziak eztabaidaezinak dira; ikuspegi zientifikoa argia da. Eta egoera hori aldatzeko lan egiteko prest dago Unibertsitatea.

Kooperatiba izanda berdintasun errealean oinarritzen den gizartea eta enpresa nahi ditugu. Justizia sozialeko gai bati buruz ari garenez, berdintasunaren aldeko eztabaida soberan dago.

Hezkuntza aldetik, etorkizun hurbilean gure gizaretearen lidergoa hartzeko ardura izango duten ikasleak berdintasunean hezten ditugu, eta matxismoaren aurrean sentsibilizatu nahi ditugu.

Berdintasunik ezak ertz asko ditu; soldata arrakala, erabakiak hartzen diren lanpostuetara heltzeko zailtasunak, zaintza edo etxeko lanen banaketa desorekatua edo genero biolentzia besteak beste. Inguru pribilegiatuan lan eta bizi garen kolektibo bezala, egoera zailagoak pairatzen dituztenekin elkartasuna izan nahi dugu.