Mondragon Unibertsitateak Alumni Erakundeen Nazioarteko Konferentziaren XXXIII. Jardunaldiak hartu ditu.
Mondragon Unibertsitateak Alumni Erakundeen Nazioarteko Konferentziaren XXXIII. Jardunaldiak hartu ditu.
Mondragon Unibertsitateak Alumni Erakundeen Nazioarteko Konferentziaren XXXIII. Jardunaldiak hartu ditu.
Galarretako Eko-Kampusean egin den jardunaldian, elkartea osatzen duten 40 alumni erakundeetatik 20ko 40 ordezkari bildu dira.

Azaroaren 18an eta 19an, Mondragon Unibertsitateak Alumni Erakundeen Nazioarteko Konferentziaren XXXIII. batzarra eta prestakuntza jardunaldia hartu ditu Galarretako Eko-Kampusean.
Azaroaren 18ko jardunaldia administrazio- eta lege-alorreko gaiei eskaini zitzaien batzarraren baitan, eta, era berean, bertaratutakoek jardunbide egokiak partekatzeko aukera izan zuten.
Azaroaren 19kioa, berriz, talde-lanaren bidez garatutako dinamika bati eskaini zitzaion. Dinamika horren bidez, Konferentziako kideek aurrez hautatutako alumni bulego eta elkartzeentzako zortzi erronkari erantzuna eman zitzaien.
Alumni Erakundeen Nazioarteko Konferentzia goi-mailako hezkuntzaren esparruan ikasle ohien kudeaketan diharduten profesionalak biltzen dituen elkartea da. 2011n sortu zen, eta garu egungo 40 erakunde bazkide ditu, 500.000 tituludun ikasle ohi baino gehiago ordezkatzen dituztenak.
Konferentziaren helburu nagusiak dira ikasle ohiekin, enpresekin eta erakundeekin lotutako jardunbide egokiak sustatzea, networking-a edo harreman-sareen garapena bultzatzea, eta sektorean estandarrak nahiz esparru etiko bat ezartzea.
