Ingurune hiperlehiakorretan balio gehiago nola sortu ari da aztertzen Mondragon Unibertsitatea

Atzealdea

Ingurune hiperlehiakorretan balio gehiago nola sortu ari da aztertzen Mondragon Unibertsitatea

Jardunaldia

Ingurune hiperlehiakorretan balio gehiago nola sortu ari da aztertzen Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Ikasketetako Fakultateak jardunaldi bat antolatu du, enpresei eta erakundeei laguntzeko izugarri bizkor aldatzen ari den gure mundu honetara egokitzen, balio gehiago sor dezaten bezeroentzat eta enpresentzat

2019·07·09

$titulo.getData()


Geroz eta bizkorrago ari da aldatzen mundua, eta abiadura berean egokitu behar dute enpresek eta erakundeek aldaketetara. Gauza asko eskatzen ditu erritmo berri horrek: aldatzeko malgutasuna, berrikuntza, erne egotea, ingurune globaletan lehiakor izaten jakitea eta, batez ere, balio gehiago sortzea. Zenbait adituren iritziz, eraginkortasuna da bezeroentzat eta enpresentzat balio gehiago sortzeko ardatza, gure mundu honetara egokitzeko bide bakarra. Izan ere, oso azkar ari da aldatzen mundua, eta orokorra eta oso bizia da lehiakortasuna. Gainera, balio hori ezin da kopiatu, ezin da imitatu…; norberak berea sortu behar du. 

Horretaz jarduteko, eta ingurune hiperlehiakorretan arrakasta nola lortu azaltzeko, jardunaldi bat antolatu du Mondragon Unibertsitateko Enpresa Ikasketetako Fakultateak. Uztailaren 10ean egingo da jardunaldia, arratsaldeko 16:00etan, Bilbao Berrikuntza Faktorian, non alor digitaleko berrikuntzan eta negozio-garapenean diharduten nazioarteko bi aditu —Xavier Marcet eta Álvaro José Zevallos Román— mintzatuko baitira balio erantsi hori sortzeko gakoei buruz. Datorren ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitateko MBA Executive GECEM programaren eta Salmentak, Bezeroak eta Digitalizazioa masterraren enpresa-koordinatzaileak izango dira bi adituok. Bi programa horiek dira, hain zuzen ere, enpresa-koordinatzailea izango duten lehenbizikoak. Koordinatzaile horiei esker, sendotu egingo du Unibertsitateak enpresekiko bazkidetza estrategikoa, eta are gehiago hurbilduko ditu graduondoko trebakuntza-programak enpresen jardunera.

Jardunaldia

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Ikasketetako Fakultateko dekanoak, Lander Belokik, emango dio hasiera jardunaldiari; ondoren, Xavier Marcet eta Álvaro Zevallos jardungo dira. Berrikuntzaren alorreko Lead to Change aholkularitza-enpresako presidente Xavier Marcet adituak azalduko duenez, aldatu egin behar dute enpresek, bezeroentzako balio berezitua sortzeko egokitze-estrategiak erabili, eta erabat berritu egiturak bezeroen eraldatze-prozesuetara moldatzeko. Eta emaitzei lehentasuna emanez egin behar dute hori guztia. Álvaro Zevallos, berriz, honetaz mintzatuko da: aro digitalean negozio errentagarriak, errepikariak eta epe luzekoak sortzeko ardatzez, batez ere bezeroa lehenesten duen salmenta-prozesuaren bilakaera eta garrantzia —oso beharrezkoa Euskadin— aintzat harturik. Trengintzako eta sektore eolikoko negozioen eraldaketa digitalean aitzindaria den Nem Solutions enpresako negozio-garapeneko zuzendaria da Zevallos. Metodologia, esperientzia eta teknologia propioak ditu oinarri eraldaketa horrek, eta arrakasta zerbitzu gisa bermatzen du. 

Ondoren, mahai-inguru batean jardungo dira Xavier Marcet eta Álvaro Zevallos; moderatzaile, berriz, David Sánchez (Mondragon Unibertsitateko Enpresa Ikasketen Fakultateko Ikerketako eta Transferentziako koordinatzailea) eta Mikel Mesonero (Fakultateko zuzendari akademikoa) arituko dira.

Gauza bera gogoraraziko dute guztiek: eboluzionatu egin behar dute enpresek eta erakundeek, eta egokitze-estrategiak erabiltzen hasi beren kudeaketan, gizartearen etengabeko aldaketetara moldatzeko.