Mondragon Team Academyk SOUTH SUMMITen hamargarren edizioan parte hartu du

Atzealdea

Mondragon Team Academyk SOUTH SUMMITen hamargarren edizioan parte hartu du

Ekitaldia

Mondragon Team Academyk SOUTH SUMMITen hamargarren edizioan parte hartu du

Lankidetza horri esker, LEINNek sortutako startupen ordezkaritza garrantzitsua egon da ekitaldian

2022·06·23

$titulo.getData()


Mondragon Team Academyk MONDRAGONeko Sustapen Zentroarekin batera SOUTH SUMMITen 10. edizioko innovation & ecosystem partner gisa parte hartu du, Madrilgo La Nave-n ospatu zena ekainaren 8, 9 eta 10ean.

Lankidetza horri esker, LEINNek (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua) sortutako startupen ordezkaritza garrantzitsu bat egon da ekitaldian, 50 talde-ekintzaile Madrilen elkartu gara egun horietan, besteak beste startup hauek:

- Ekomodo

- Sheedo

- Hemper Handmade

- OX Motorcycles

- Smallops

- Code Contract

- Vidext

- Gravity Wave

- Lup

- Osoigo

- Tinc

- The Good Goal

- Audemic

Era berean, hainbat panel eta ponentzietan parte hartu dugu, ekitaldiaren egitarauaren barruan.

 

South Summit: ekintzailetzarako eta negozioetarako sarerik baliotsuena.

3 egunez, South Summit munduko erakusleiho onena bihurtzen da, munduko enpresa, startup, ekintzaile, inbertitzaile eta erakunde nagusiek berrikuntza bizkortu, harreman sendoak eraiki, aukerak identifikatu eta negozioak sor ditzaten.
Edizio honetako datuak oso onak izan dira; publikoari dagokionez, 15.423 parte-hartzaile izan ditu, 6.160 startup, 1.848 inbertitzaile. Edukiei dagokienez, 686 speaker, 157 orduko edukia eta 8 agertoki izan ditu. Komunikabideetan egindako inbertsioei eta agerpenei buruzko datuak ere oso altuak izan dira.