Mondragon Team Academyk ekintzailetza talentua bultzatu du South Summit 2025ean

Atzealdea

Mondragon Team Academyk ekintzailetza talentua bultzatu du South Summit 2025ean

Nazioarteko ekitaldia

Mondragon Team Academyk ekintzailetza talentua bultzatu du South Summit 2025ean

50 ekintzaile-taldekide baino gehiago, Mondragon Team Academy komunitatekoak – bai Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko (LEINN) graduatuak nola unibertsitate-ikasketetan daudenak –, izan dira protagonista South Summit Madrid 2025 ekitaldi arrakastatsu eta jendetsuan, hego Europako ekintzailetzaren eta berrikuntzaren erreferentea den topaketa honetan

2025·06·16

$titulo.getData()


50 ekintzaile-taldekide baino gehiago, Mondragon Team Academy komunitatekoak – bai Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko (LEINN) graduatuak nola unibertsitate-ikasketetan daudenak –, izan dira protagonista South Summit Madrid 2025 ekitaldi arrakastatsu eta jendetsuan, hego Europako ekintzailetzaren eta berrikuntzaren erreferentea den topaketa honetan.

“In Motion” lelopean ospatu den edizio honek milaka ekintzailetza-eragile bildu ditu Madrilgo La Nave espazioan, harremanak ehuntzeko, aukerak sortzeko eta esperientzia inspiratzaileak partekatzeko testuinguru ezin hobea eskainiz.

Aurten ere, sendotu egin da Mondragon Team Academy – Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea eta MONDRAGON Venturesek arteko lankidetza, gure komunitatea ekintzailetza-ekosistemaren eragile gisa kokatuz eta ikusgaitasuna handituz.

Ekitaldiko unerik esanguratsuenak hauek izan dira:

Joseba Sagastigordia, MONDRAGON Ventures-eko zuzendaria, "The Global Investment Landscape: Trends Shaping the Future” mahai-inguruan aritu zen, inbertsio korporatiboaren ikuspegia partekatuz nazioarteko adituekin batera.

Aitor Lizartza Martin, Mondragon Team Academyko koordinatzaileak, "The Nomad Economy: Work, Connection & Impact” panel-ean parte hartu zuen, LEINN graduko learning journey-en esperientzia globala partekatuz.

UP! Euskadi – Basque Startup Ecosystem ekitaldiko PITCH saioan, 9 aurkezpenetatik 3 leinner-ek egin zituzten: Lola Uriarte (MAIRU), Sara Rekalde (YORSIO) eta Ander Maiztegi (ZERU Drones).

TRAK proiektua, MTA komunitatearen barruan sortua, HEALTH kategorian finalista izan zen.

South Summit-ek LEINN gradudun asko berriz topatzeko aukera eman digu, gaur egun startup, korporazio eta erakundeetan lanean dabiltzanak. Harremanak sendotzeko eta euren ibilbide profesional eta pertsonalekin inspiratzeko espazio bikaina izan da.

2024-2025 ikasturte honetan, abian jarri da LEINNnext, MTA sareko LEINN graduatuen komunitate globala. South Summit bezalako ekitaldiak ezin hobeak dira harreman horiek mantentzeko eta komunitate honen eragin kolektiboa zabaltzeko.