Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileek sei lan aurkeztu dituzte MMT Symposium 2026 kongresuan

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileek sei lan aurkeztu dituzte MMT Symposium 2026 kongresuan

Kongresua

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileek sei lan aurkeztu dituzte MMT Symposium 2026 kongresuan

2026·06·30

$titulo.getData()


Joan den astean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko DME-Diseinua eta Mekanika Estrukturala ikerketa-lerroko lau ikertzailek MMT Symposium 2026 kongresuan parte hartu zuten. Kongresua ekainaren 21etik 23ra ospatu zen Porton, Portugalen. Mechanism and Machine Theory aldizkariaren 60. urteurrenaren harira antolatutako biltzar honek mekanismoen eta makinen zientziaren arloko nazioarteko ikertzaileak bildu zituen.

Sinposioan, Aurea Iñurriteguik, Ibai Ulaciak, Pello Alberdik eta Mattin Maizteguik makina-elementuen diseinuarekin, modelizazioarekin eta portaera mekanikoarekin lotutako ikerketa-lanak aurkeztu zituzten. Guztira, sei lan aurkeztu ziren kongresuan:

  • Carburized induced tooth distorsions in geared transmissions: thermo-metallurgical FE prediction and experimental validation (Aurea iñurritegui)
  • Validity of fretting wear maps in aerospace-grade crowned involute spline couplings  (Aurea iñurritegui)
  • On the feasibility of predicting rolling contact fatigue from uniaxial S-N curves  (Ibai Ulacia)
  • DMLab: Design and modelling of machine elements  (Ibai Ulacia)
  • Optimizing ball bearing contact angle for minimum power loss under combined loads  (Pello Alberdi)
  • Accurate real contact area computation of anisotropic rough surfaces  (Mattin Maiztegui)

 

Ekarpen horien bidez, taldeak engranai bidezko transmisioen, errodamenduen, akoplamenduen, kontaktu-nekea eta zimurtasunarekin lotutako fenomenoen, eta makina-elementuen diseinu eta modelizaziorako tresnen inguruko aurrerapenak partekatu zituen. Kongresuan parte hartzeak, arloko nazioarteko erreferenteekin ezagutza partekatzeko aukera eman zuen, interes zientifiko eta teknologiko handiko saioetan parte hartzekoa, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak diseinu mekaniko aurreratuaren esparruan duen nazioarteko presentzia indartzekoa.