Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileek hiru lan aurkeztu dituzte IDDRG 2026 nazioarteko kongresuan
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileek hiru lan aurkeztu dituzte IDDRG 2026 nazioarteko kongresuan
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileek hiru lan aurkeztu dituzte IDDRG 2026 nazioarteko kongresuan
Materialen Konformazio Prozesu Aurreratuak ikerketa-taldeko bost kidek Mumbai-n (India) parte hartu dute, fabrikazio aurreratuaren eta txapa metalikoaren konformazioaren arloko azken aurrerapenak aurkeztuz.

Joan den astean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Materialen Konformazio Prozesu Aurreratuak ikerketa-taldeko bost ikertzailek IDDRG 2026 (International Deep Drawing Research Group) nazioarteko kongresuan parte hartu zuten. Kongresua Mumbai-n (India) egin zen, eta txapa metalikoaren konformazioaren arloko nazioarteko erreferentziazko topaketetako bat da.
Kongresuan zehar, taldeak hiru ikerketa-lan aurkeztu zituen, fabrikazio aurreratuaren eta materialen eraldaketaren arloan garatutako azken aurrerapenak partekatuz. Lan horien bidez, mundu osoko aditu eta ikertzaileekin ezagutza trukatzeko aukera izan zuten, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren nazioarteko presentzia indartu zuten arlo zientifiko eta teknologiko honetan.
Ikerketa-jardueraz gain, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Estatuko ordezkari gisa parte hartu zuen IDDRG komunitatearen Batzorde Exekutiboan. Era berean, kongresuaren antolaketa zientifikoan ere protagonismo berezia izan zuen, Dirk Mohr irakasleak emandako “Machine Learning and High-Throughput Testing for Sheet Metal Plasticity and Failure” hitzaldi nagusian eta “S9 - Novel Tooling” mini-sinposioan chair lanak eginez.
Kongresuan parte hartu zuten ikertzaileak honako hauek izan ziren: Nagore Otegi, Unai Ibarretxe Lopez, Javier Trinidad, Joseba Mendiguren eta Eneko Sáenz de Argandoña.
IDDRGren hurrengo edizioa Bartzelonan egingo da, Eurecat erakundearen eskutik. Topaketa horrek aukera paregabea eskainiko du sektoreko ikertzaile eta enpresek ezagutza eta aurrerapen teknologikoak partekatzen jarraitzeko.
