50 ikaslek hartu dute parte MONDRAGON Gazteak ekimenaren bigarren mintegian
50 ikaslek hartu dute parte MONDRAGON Gazteak ekimenaren bigarren mintegian
50 ikaslek hartu dute parte MONDRAGON Gazteak ekimenaren bigarren mintegian
Mondragon Unibertsitateko ikasleak kooperatibekin konektatzeko prozesua da MONDRAGON Gazteak.
Mondragon Unibertsitateko hiru fakultateko 50 ikaslek MONDRAGON Gazteak ekimenaren bigarren saioan parte hartu dute.
Ikasle horiek, Otalora Zentroan egindako ekimenean,MONDRAGON Korporazioaren esperientzia kooperatiboa hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute.
Izan ere, Goi Eskola Politeknikoko, Enpresagintzako eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko zenbait ikaslek ATEA proiektuaren baitan abian jarritako ekimenean parte hartu dute. Hain zuzen ere, goizean zehar egindako dinamika ezberdinetan, ikasleek ekosistema kooperatiboaren gakoak eta historia ezagutzeko aukera izan dute.
Horretaz gain, ikasleek kooperatibetan lanean ari direnen esperientziak entzuteko aukera ere izan dute. Hain zuzen ere, Maite Legarra MONDRAGON Korporazioaren Talentuaren Erakarpenerako arduradunak azpimarratu duen bezala, “honelako ekimenak unibertsitatea eta ehun kooperatiboaren arteko zubia dira”.
Gazteekin konektatzeko nahia
MONDRAGON Gazteak fakultate ezberdinetako ikasleak kooperatibekin konektatzeko martxan jarritako prozesua da, eta Zigor Ezpeleta MONDRAGON Korporazioko Gestio Sozialeko zuzendariak adierazi duen bezala, ekimena aberasgarria izan da “kooperatiben ekosistema gazteen komunikazio kode berdinetan azaltzeko”.
ATEA proiektua
MONDRAGON ekosistemaren sinergiak eta kooperatiben arteko inter-kooperazioa aprobetxatu nahi dituen proiektua da ATEA proiektua. Bere helburuen artean dago gazteak MONDRAGONeko kooperatibetara erakartzeko tokiko, estatuko eta nazioarteko programak diseinatzea eta garatzea, kooperatiban alternantzian oinarritutako ikaskuntza esperientzia bereizgarriak sortuz. Horrela, gazteek MONDRAGONi buruz duten pertzeptzioan eragin nahi da.
Finantzatutako proiektua
ATEAK proiektua Europako Gizarte Funts Plusak kofinantziatu du, Espainiako Gizarte Ekonomiako Enpresen Konfederazioaren (CEPES) bidez, EFESO programako tarteko organismo gisa.
