2014-2015 kurtsoko emateak

Atzealdea

MMTECH proiektuaren ematea

Emakida

MMTECH proiektuaren ematea

2015·01·01

$titulo.getData()


Europar Batasuneko Horizon 2020 Programa Markoak MMTECH; New aerospace advanced cost effective materials and rapid manufacturing technologies proiektua finantziatu du, "H2020-MG-2014_TwoStages" deialdiaren barruan, 633776 erreferentziarekin.

 

Web orrialdea

Informazio orokorra

  •  Hasiera eta amaiera datak: 2015eko maiatzak 1 - 2019ko apirilak 30
  •  Onartutako aurrekontua eta diru-laguntza (Guztira): 5.708.000 € eta 5.708.000 €
  •  Proiektua koordinatzen duen enpresa: THE UNIVERSITY OF SHEFFIELD (Erresuma Batua)

Helburua

Proiektu honek hegazkinen bizi zikloan zehar kostuak eta denbora aurrezteko potentziala duten teknologia eta metodologien garapenean jarriko du arreta (diseinua, produkzioa, mantentzea, berrikuspena, konponketa eta modernizazioa), eta baita ziurtapenak lortzeko orduan lagungarri izan daitezkeenetan ere. Gainera, hegazkinen egiturazko osagaietan funtzio edo material osagarriak txertatzea ere izango du helburu, automatizazio handiagoa bilatuz.

Proposatu den lehenengo urratsa y-TiAl aleazioa erabiltzea izan da, aplikazio aeroespazialetan etorkizun handia izan dezakeen material aurreratu oso ezaguna dena, eta fabrikazio teknologia iraultzailea dena. Material horren zurruntasun eta gogortasun zehatzak, haren arintasunarekin batera, zama handia aurreztea eragin dezake (% 50ekoa ere); hori dela eta, Ni-an oinarritutako ohiko superaleazioak erabiltzen direnean gertatzen denaren kontra,  zati termomekaniko estresatuek zama mekaniko murritzagoak jasan behar dituzte. Material berria eta fabrikatzeko teknologia berria txertatuz gero, fabrikazio eta mantentze katearen hainbat alderdi hobetuko dira, diseinutik hasi eta produkzio eta konponketetaraino iritsiz.

Proiektu honek helburu bikoitza du:

  • Alde batetik, TiAl hautsak produzitzeko (sorta guztietan egonkortasun handia lortuz) eta jabetza intelektualaren eskubideak babestuta izango dituen gasa atomizatzeko prozesua garatzea eta industrian txertatzea. Hautsen ezaugarri kimiko eta granulometrikoen egonkortasunari esker, TiAl osagaiak produzitzeko fabrikazio azkarreko teknika aplikatzearen kostua arrazoizkoa izango da. Teknika gaur egun aski ezaguna bada ere, duen eragozpenik handiena hasierako hautsen kalitate txikia da.
  • TiAl osagaiak industrian modu zabalean ez aplikatzeko beste eragozpen nagusia da fabrikazio urrats guztiak ez daudela oro har optimizatuta. Optimizatu gabekoak honako hauek dira: makina erremintaren ezaugarri eta parametroen konfigurazioa, ebakitzeko tresnaren geometria, estaltzeko substratu eta materialak, eta lubrifikazio teknologia aurreratuak.