MIKek ikerketa eta ibilbide-orri bat garatu du Gipuzkoako talentuaren lurralde-eredu berritzaileago, kolaboratiboago eta iraunkorrago baterantz

Atzealdea

MIKek ikerketa eta ibilbide-orri bat garatu du Gipuzkoako talentuaren lurralde-eredu berritzaileago, kolaboratiboago eta iraunkorrago baterantz

Proiektua

MIKek ikerketa eta ibilbide-orri bat garatu du Gipuzkoako talentuaren lurralde-eredu berritzaileago, kolaboratiboago eta iraunkorrago baterantz

Nola erakarri eta fidelizatu talentua Gipuzkoan? Zein erronkei egiten diete aurre enpresek eta hezkuntza-erakundeek? Zein rola izan behar dute erakunde publikoek?

2025·09·23

$titulo.getData()


Galdera horiei erantzuna ematea du helburu MONDRAGONeko Enpresagintza Fakultateari lotutako MIK Kudeaketa Ikerketa Zentroak egin duen ikerketak. Ikerketa hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzarekin eta finantzaketarekin gauzatu da, eta horren emaitza izan da Gipuzkoako talentu ekosistemaren ibilbide-orria.

Azken urtean zehar garatu den proiektuak hainbat osagai uztartu ditu: nazioarteko joeren analisia, lurraldeko 150 enpresen parte-hartzearekin egindako ikerketa kuantitatiboa, kluster, enpresa-elkarte eta hezkuntza-eragileekin elkarrizketa kualitatiboak, eta praktika onen azterketa sakona. Emaitza praktikoa eta partekatua den ibilbide-orri bat izan da, Gipuzkoako talentuaren etorkizunerako zazpi erronka estrategiko nagusi identifikatzen dituena, eta eragile guztiei (enpresak, klusterrak, hezkuntza-eragileak eta erakunde publikoak) zuzendutako proposamen zehatzak jasotzen dituena.

“Ibilbide-orri hau ekintzarako baliagarria izateko bokazioarekin sortu da: lurraldeari egokitutako orientazio argiak eskaintzen ditu, lankidetzan oinarrituta. Ez da soilik diagnostiko bat, transformaziorako gonbidapena da”, adierazi dute MIKeko Pertsonak eta Talentuaren ikerketa-taldeko kideek.

Identifikatutako erronka nagusien artean daude: pertsonen kudeaketa profesionalizatzea, belaunaldi-erreleboa aurreikustea, Gipuzkoaren posizionamendua hobetzea talentua erakartzeko, eta hezkuntzaren eta enpleguaren arteko lotura indartzea. Gida honek eremu bakoitzerako ekintza zehatzak proposatzen ditu, jarraipen-adierazleekin eta beste lurralde edo erakunde batzuetan dagoeneko funtzionatzen ari diren adibide inspiratzaileekin batera.