MGEPeko udaberriko txapelketak

Atzealdea

MGEPeko udaberriko txapelketak

20 Apr  / 7 Jun

MGEPeko udaberriko txapelketak

Txapelketaren arabera
Txapelketaren arabera | Kirol Instalakuntzak

Apirila eta ekainean zehar, MGEPeko ikasleentzako udaberriko txapelketak antolatuko dira.

$titulo.getData()

Apirila eta ekainean zehar, MGEPeko ikasleei zuzenduriko egun bakarreko eta ligaxka formatuko txapelketak antolatuko dira. Animatu parte hartzera, lagunartean jarduera fisikoa egiteaz gain, sariak edota kredituak lortzeko aukera!

ARRASATEN

  • ARETO FUTBOLA: Liga formatuan jokatuko da Arrasateko Iturripeko barruko kantxan. Izen emateak apirilaren 17a baino lehen. 
  • PADELA: Liga formatuan jokatuko da Arrasateko Musakolako kiroldegian. Izen emateak apirilaren 17a baino lehen. 
  • FRONTENIS BINAKA: Liga formatuan jokatuko da Arrasateko Iturripeko edo Musakolako frontoietan. Izen emateak apirilaren 17a baino lehen. 

GALARRETAN:

  • ARETO FUTBOLA: Maiatzaren 11an (astelehena) Galarretako campuseko kantxan. Izen emateak maiatzaren 5a baino lehen. 
  • SASKIBALOIA 3X3: Maiatzaren 19an (asteartea) Galarretako campuseko kantxan. Izen emateak maiatzaren 6a baino lehen. 
  • BOLEIBOLA: Maiatzak 21ean (osteguna) Galarretako campuseko kantxan. Izen emateak maiatzaren 15a baino lehen. 
  • PADELA: Maiatzaren 25ean (astelehena) Urnietako Arima Padelen. Izen emateak maiatzaren 19a baino lehen. 

GOIERRIN

  • ARETO FUTBOLA: Maiatzaren 12an (asteartea) Ordiziako Majori kiroldegiko kantxan. Izen emateak maiatzaren 6a baino lehen. 
  • SASKIBALOIA 3X3: Maiatzaren 12an (asteartea) Ordiziako Majori kiroldegiko kantxan. Izen emateak maiatzaren 6a baino lehen. 
  • PADELA: Maiatzaren 18an (astelehena) Padel Indoor Goierrin. Izen emateak maiatzaren 12a baino lehen. 
  • FRONTENIS BINAKA: Maiatzaren 26an (asteartea) Ordiziako Beti Alai frontoian. Izen emateak maiatzaren 19a baino lehen. 

Txapelketak, izena ematen duzuen ikasleon ordutegi eta beharretara egokitzen saiatuko gara! Posible da txapelketak egunez eta orduz moldatzea.

Txapelketetan izena emateko interesa edukiz gero idatzi kirolak.mgep@mondragon.edu helbidera edo eman izena zuen kabuz hemen.

*Fakultate guztientzako ikasleentzat txapelketa orokor hauek ere antolatuko dira:

  • Badminton txapelketa (maiatzaren 5ean Arrasaten).
  • Pickleball txapelketa (maiatzaren 19an Arrasaten).
  • Boleibol txapelketa (maiatzaren 20an Aretxabaletan).
  • Saskibaloia 3x3 txapelketa (maiatzaren 26an Arrasaten).
  • Futbol 7 txapelketa (ekainaren 2an Arrasaten).
  • Karting txapelketa (ekainaren 4an Olaberrian). 

ANIMATU!!!!