Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Business Intelligenceko beste ikastaro bat jarri du martxan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Business Intelligenceko beste ikastaro bat jarri du martxan

IKASTARO BERRIA

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Business Intelligenceko beste ikastaro bat jarri du martxan

Profesionalei zuzendutako datuen analisiaren eta bistaratzearen gaineko ikastaro aurreratuak Microsoften Power BIren eta Bilboko Udalaren IKTen arloaren laguntza dauka

2020·02·03

$titulo.getData()


1500 dira jada Spri Enpresa Digitalak antolatu eta Mondragon Unibertsitatearen IKTen arloko adituek (Informazio eta Komunikazioko Teknologiakoak) emandako Business Intelligenceko ikastaroetatik igaro duten profesionalak. Ikusita gaur egun enpresek mota honetako profesional asko eskatzen dituztela eta orain arte emandako ikastaroek lortutako arrakasta, Ingeniaritzako Fakultateak are espezializatuagoa den beste ikastaro bat jarri du martxan.  Business Intelligence: datuak Power BIrekin aztertzea eta bistaratzea.

Datuak eta horien tratamendua ezaugarri kritiko bihurtu dira enpresen ezagutza arlo guztietan (finantza, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stockak, produktibitatea, errendimendua, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digitaleko ekintzen jarraipena, web azterketa, sare sozialak, etab.).

Negozio adimenak edo Business Intelligence izenekoak, “Big Data” ekosistemaren barruan, zeregin garrantzitsua dauka gaur eguneko enpresa jardueretan. Datuak modelatu, aztertu eta bistaratzeko planteamenduak, metodoak eta tresnak erakutsiko dira tailer honetan, bai eta hainbat arlotan duten aplikazioa ere; esaterako: ekonomia zientziak, administrazio zientziak, enpresen zuzendaritza eta marketin digitala. Aldi berean, aintzat hartuko dira datuen erabilerarekin eta kudeaketarekin lotutako lege eta segurtasun arauak.

Jardueraren sektoreko zenbait profesionalek kasu praktikoak eta tailerrak egingo dituzte, aipatutakoak arlo guztietan duen aplikazioa aztertzeko. Hala, parte hartzaileek bertatik bertara ezagutuko dituzte profesionalek Business Intelligence proiektuetan dituzten esperientziak.

Ikastaro honek helburu nagusia da parte hartzaile bakoitzak bere BI soluzioa sortzeko eta abiarazteko aukera edukitzea, Microsoften Power BI doako tresna erabilita, nagusia baita Business Inteligence tresnen artean.

Tailerrean, parte hartzaileek prestakuntza magistrala zein praktikoa jasoko dute, euren datu eredu propioa sortzeko gai izan daitezen. Era berean, aholkularitza ordu pertsonalizatuak ere izango dituzte, BI tresnarekin adituak diren profesionalen eskutik. Ordu horietan zehar, proiektuak egikaritzean sor dakizkieken zalantzak argitu ahal izango dituzte.

Ikastaroa otsailaren 24an hasiko da, eta Bilbon emango da astean behin.