Mekanizazioan sortutako txirbila balioan jarriaz
Mekanizazioan sortutako txirbila balioan jarriaz
Mekanizazioan sortutako txirbila balioan jarriaz
REVIR ikerketa proiektua martxan dago eta Eusko Jaurlaritzaren ELKARTEK deialdiaren babesa du

Joan den urriaren 1ean REVIR proiektuaren kontsortzioaren lehen bilera ofiziala egin zen. Proiektuaren helburua argia da: mekanizazioan sortutako txirbilaren balioa handitzea, egoera solidoko birziklapenean eta fabrikazio gehigarrian oinarritutako fabrikazio teknologia berritzaileen bidez.
Zergatik da garrantzitsua?
- Txirbilak hondakin gisa esportatzeak eta lehengaiak (titanioa, nikela, aluminioa edo kobrea) berriro inportatzeak kostuak eta karbono-aztarna handitzen ditu.
- Txirbilak lehengai bihurtzeak kostuak, emisioak eta balio-katearen ahulguneak murrizten ditu.
- Euskal industria erresilienteago eta jasangarriago bat eraikitzen laguntzen duelako.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa da proiektuaren koordinatzailea eta gure ezagutza eskaintzen dugu Errendimendu Handiko Mekanizazioa eta Materialak Eraldatzeko Prozesu Aurreratuetako ikerketa-taldeko ikaslarien bitartez. Basque Digital Innovation Hubeko egiturekin parte hartzen dugu (Mekanizazio zelula eta prentsa servo-mekanikoa), gure zeregin nagusiak txirbil garbia sortzeko, eta txirbil hori kontsolidatu eta balioztatzeko, teknologien garapena izanik.
Erronka honetan ditugun partaideak UDEUSTO, EHU, CEIT, AZTERLAN, LORTEK, TECNALIA eta TEKNIKER dira. REVIR proiektuaren kontsortzioak esperientzia zabala du materialen karakterizazioan, egoera solidoko birziklapena ahalbidetzen duten konformazio-prozesuetan eta fabrikazio gehigarrian, eta ikuspegi integrala eskaintzen du materialaren kate osoan zehar. Halaber, lankidetza honek Euskadiko material metalikoen balio-katean eman daitezkeen elkarrekintzen erakusle-zelula gisa dihardu.
Datozen hilabeteetan REVIR proiektuaren garapenarekin jarraituko dugu, Euskal industriaren garapenari ekarpenak eta ezagutza ekartzen jarraitzeko konpromezuarekin.
REVIR proiektua, Revalorización de la viruta generada durante el proceso de mecanizado, Arlo estrategikoetan Ikerketa Kolaboratiborako Laguntza Programa - Elkartek programa deialdiaren bidez finatziatu da. Erreferentzia: KK-2025/00114

