Formazio dualaren kalitatea hobetzen

Atzealdea

Formazio dualaren kalitatea hobetzen

Proiektua

Formazio dualaren kalitatea hobetzen

Mondragon Unibertsitatea ApprenticeshipQ proiektuan parte hartzen ari da. Proiektua, Europar Batasuneko Erasmus + programak kofinantziatuta dago.

2018·12·04

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea ApprenticeshipQ proiektuan parte hartzen ari da. Proiektua, Europar Batasuneko Erasmus + programak kofinantziatuta dago.

Lehenengo aldiz, proiektu honek, Europako herrialde desberdinetako unibertsitate eta enpresen arteko lankidetzarako espazioa garatu du.

Kontsorzioak, Unibertsitateko Formazio Dualaren praktika onak partekatu eta zehaztuko ditu eta baita ere bere kudeaketa sistemari dagozkionak. Ekarpen hauek, gure ekimen dualetan parte hartzen duten ikasleek duten esperientza eta lortzen dituzten ikasketa emaitzak hobetu beharko dituzte.

Proiektuaren misio nagusia da, unibertsitate eta enpresei kalitatezko formazio dualeko programak eskaintzeko kudeaketa erremintak sortzea.

Kontsorzioa 8 partnerrek osatzen dute: DHBW Alemaniatik proiektuaren koordinatzaile bezala, Association of Colleges Erresuma Batutik, EURASHE Europako Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen Elkartea Belgikatik,  FH Joanneum Austriatik, Porto Polytechnic Portugaldik, Knowledge Innovation Center Maltatik, Association Slovene Higher Vocational Colleges Sloveniatik eta Mondragon Unibertsitatea.

Proiektuaren lehenengo urratsek aukera eman dute Formazio Dualaren arloan erabiltzen den terminologia adostu bat osatzeko proiektuan parte hartzen duten partner guztien artean. Zehaztu  dira baita ere ezaugarri multzo bat, proiektuko partaide garen herrialdeetan eskaintzen duiren praktika eta Unibertsitate Formazio Duala sailkatzeko aukera emango dutenak.