Azken egunak matrikulazioa egiteko LIT-en, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate master berrian

Atzera

Azken egunak matrikulazioa egiteko LIT-en, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate master berrian

LIT masterra

Azken egunak matrikulazioa egiteko LIT-en, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate master berrian

Master berrian interesa dutenek jo beharko dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Idazkaritza Akademikora.

2019·09·10

$titulo.getData()


Irail amaiera arte egongo da irekita epea izena emateko Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (LIT) Unibertsitate Master berrian. Humanitate Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Madrilgo TeamLabs laborategiak elkarlanean bultzatutako masterra hasiko da urriaren 4an, 5an eta 6an, Lasierran, Araban, egingo den egondi batekin. Baina, aurretik, irailaren 26an, indarrean jarriko da plataforma birtuala eta hasiera emango zaio masterreko Harrera moduloarekin. 

 

Erabat berritzaile eta desberdina egiten dituen ezaugarriak ditu unibertsitate master honek, esaterako:

  • LIT  masterra da lanbide berri bat eraikitzeko graduondoa: erraztailea. Hainbat ikaskuntza-testuinguru identifikatzeko, ulertzeko eta haietan jarduteko gai diren erraztaileak, haietan oinarrituz eta haiei buruz jardunez, ikaskuntza errazteko.
  • Master hibridoa, online-ekoa eta presentziala: Bilbo eta Madril. Ikaskuntza-maila desberdinak antolatzen dira bertan: banakakoa, taldekoa eta proiektukakoa. Saio presentzialak egingo dira, bi edo hiru astean behin, Bilbon eta Madrilen.
  • Irakasleen prestakuntzatik ikaskuntza erraztera. Rol aldaketa eta irakaskuntza estrategien aldaketa, ikaskuntzaren kudeaketaren ardura duten pertsonengan. 
  • Edukiak errepikatzetik ezagutza sortzera. Erronkak onartu eta proiektuka lan egin. Ez da, besterik gabe, edukiak errepikatzea; baizik eta ezagutza berriak sortzea, horien azterketa kritikoa egitea, eta testuinguru egokian erabiltzea.   
  • Ikertu “-kin”, ez “-taz”. Ikerketari heltzeko modu berri bat eskaintzen du masterrak: ikaskuntza kooperatibo, sozial eta taldekakoaren testuinguruan.
  • Bidaiak. Masterrean hainbat inspirazio eta ikasketa bidai egingo dira.

Masterrari buruzko edozein informaziorako: