Matematika irakasle bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Matematika irakasle bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

lan eskaintza

Matematika irakasle bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak matematika irakasle bat kontratatu nahi du. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma Mondragon Unibertsitatera.

2018·06·25

$titulo.getData()


Curriculuma bidaltzerakoan, interesatuek aukeratu beharko dute webgunean “Hezkuntza” jakintza arloa.

Matematika irakaslea. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-006-18).

Deskribapena

Matematikaren ezagutza arloarekiko eta bere aplikazioekiko -hezkuntzan, lan munduan eta eguneroko bizitzan- begirada zabala du, eta matematikaren irakaskuntzan aritua da. Derrigorrezko Hezkuntzan zein Goi Mailako Hezkuntzan matematikaren ikaste-irakastearen helburu eta oinarriak ezagutzen ditu. Hau da, hezkuntza-etapa ezberdinetan matematikak diziplinarteko begiradatik lantzeko oinarriak jarri eta proposamenak egiteko gai da.

  • Hezkuntzaren erronka berriekiko kezka eta interesa adierazten du.
  • Matematikaren didaktikarekiko atxikipena eta ahal dela ezagutza du.
  • Ingurune digitalarekiko hurbiltasuna adierazten du.
  • Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa du.
  • Sortzailea da.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki, ingurune hurbilarekin zein atzerrikoekin.

Profila

  • Doktorea (edo doktoregaia izateko prest).kasketak:
    • Matematikaria, Fisikaria edota Ingeniaria + Hezkuntzan Gradua edo Masterra.
  • Euskara: EGA.
  • Ingelesa: C1/C2.
  • Gida baimena (B) eta autoa.
  • Lan esperientzia: matematikaren irakaskuntzan eskarmentua.